Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbait zertzelada haren alde gertatu ziren, baina zorte onezko izpi galdu horiek kontuan hartuta ere, haren sabotajearen ausardian eta eraginkortasunean bazen zerbait ia deabruzkoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Juan Mateo Zabala, baina, ez zen “zertzelada” horietaz jabetu, eta hortik etorri ziren beraren aukera zentzugabeak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 86. orr.
Santosek harrezkero krimenaren eguneko ibileren zertzeladak emanak zizkiela [...] eta datu haien benetakotasuna egiaztatzen ari zirela. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 43. orr.
Bitarte horretan, aisialdiko erizainak gertatutakoaren zertzeladak eman dizkit ahopeka. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.
Planaren inguruko zenbait zertzelada igandean egin ziren publiko, Sunday's Washington Post argitalpenean. Berria - Gaiak 2006-04-18
Nire herrian bizi izandako urteek eragin dioten egonezina esplikatu dit emakumeak bi zertzeladetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.
Bi zertzeladak eman zidaten korapiloaren askabide zuzena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Kontu honen zertzeladak jakiteko irrikaz jarri nauzue. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 141. orr.
Bi orrialdetan zehar emakumeek egun bizi duten errealitate «gordinaren» inguruko zenbait zertzelada bildu dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Steer-en kronikak haurren, emakumeen eta zaharren ebakuazioez zertzelada ugari dakartza. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 29. orr.
Bukatu berri zenuten bilerako zertzeladak gogoan edo bidean hizpidea sortutako kontuak ahotan zenituztela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.
Badakit dena ikusten dutela, hitz egiten ari dira eta aldi berean ez zaie inguruko zertzeladarik eskapatzen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Hitz egokia aurkiturik, ez dio ezer gehiagorik erantsiko, ez du -esaterako- sudurrari edo ezpainei buruzko zertzeladez apainduko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.
Nekiena ez nekizkien zertzeladekin apaindu, eta kontakizun sinesgarria osatu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 295. orr.
Linternaren laguntzaz azaldu zizkion diafragmaren zabalerari eta esposizio denborari buruzko zertzeladak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 77. orr.
Bizitzako zertzelada batzuk eta utzitako obra apurraren erakusgarria. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.
Ez omen zen izatez bere bizitzako zertzeladak kontatu zalea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 148. orr.
Jaurlaritzako eledunak lehendakariaren agerraldiaren zertzelada batzuk iragarri zituen atzo, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Ikusten zituen irudien zertzeladak jasotzen zituen, ondoren koadroak egiteko. Berria - Kultura 2004-09-14
Erabaki nagusi horiekin batera, zertzelada txiki ugari zegoen, eta horiek ere erabaki egin behar ziren. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 172. orr.
Zertzelada txiki horiek gorabehera, ni zoriontsu izan nintzen berarekin bizi izan nituen hiru urte haietan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.
Orain arte zertzelada handiak eman ditugu, baina hemendik aurrera zertzelada askoz ere zehatzagoak eman beharra daukagu arazoari ganorazko irtenbidea emango badiogu. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Eman ditzagun zertzelada esanguratsu batzuk. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Garo-usaineko zertzelada bukolikoak nabarmentzen zitzaizkion aldian behin Euskal Herria ahotan hartzen zuenean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 195. orr.
Antzinako frantziskotar iturriek egiazko bizi-printzak eskaintzen dizkigute, Frantziskoren giza nortasunaren zertzelada zehatzak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.
Orri-sorta hura irakurririk, eta bertan ematen ziren xehetasunak, zertzelada itsusiak eta xehetasun hits batzuk ikastean, erraiek benetako mina ematen zidatela nabaritu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 197. orr.
Oso zertzelada interesgarriak emanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.
Koadroek, batzuetan, zirriborroen antza dute, eta zertzelada azkarrekin margotu zituzten. Berria - Kultura 2004-11-09
Arkitekto ezagunen biografia zertzelada eta adierazpenen bidez, literaturaz duen ikuspegia azaldu zuen bere hitzaldian Unai Elorriagak. Berria - Kultura 2004-12-07
Ziegen barneko harrabots itoek elkarren arteko lehia eta gatazka berezia sortzen zuten, eta hormen aurkako erasoetan biderkatzen ziren, isiltasun zertzelada guztiak zarataren marra lodietan ezkutatuz, bakardade zantzu guztiak deuseztatuz. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 136. orr.
inguruko zenbait zertzelada (3); zertzelada bat (3); zertzelada batzuk (15); zertzelada gutxi (3); zertzelada txiki (3)
bizitzako zertzeladak (4); buruzko zertzeladak (4); lehen zertzeladak (4); zertzeladak eman (4); zertzeladak ematen (3)