Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izaerak, historia pertsonalak, ohiturak, zirkunstantziek gidatzen gaituzte errealitatearen alde baterantz edo besterantz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 31. orr.
Gizonek eta zirkunstantziek aldatzen dute gehienetan gertaeren ibilbide ideal hori. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.
Zirkunstantziak kontuan hartuta -gure adina, egoera politikoa 60ko hamarkadan, gure Antzinako Bihotzean hain tinko ezarritako inpronta hura-, ezinezkoa zen bestela gertatzea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Esan genezake: izan, balioak ez dira inoiz absolutuak, baina (zirkunstantzia batzuetan) baliagarritasun absolutua dute. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.
Zirkunstantziak aldatuz, agian balioko dute gero ere, tradizioaren indarrez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 47. orr.
Ipuina gaurkotu egin behar dela aldiro, zirkunstantzien eta premien arabera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 58. orr.
Krimenaren zirkunstantziak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.
Zirkunstantzien arabera, begiramen handiago edo txikiagoz men egiten diete zenbait lege jakini. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.
Gizakia edozein zirkunstantziari egokitzen zaio; horretan datza bere handitasuna eta, bide batez, bere miseria ere bai. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 214. orr.
Zirkunstantzia askok eragin zuten palestinarrek Oslo onartzea. Berria - Mundua 2004-11-10
Garaiak eta zirkunstantziek hala eskatuta. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.
Baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 591. orr.
Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 64. orr.
Zirkunstantzia astungarri bat, hamaikagarren mendean, bi kristau-gizarteen indar eta perspektiba erlatiboen bat-bateko, ustekabeko eta egundoko alderantzikatzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Justizia penala (bere definizioekin: aitzakiarena, arduragabetasunarena, zirkunstantzia aringarriena, eta zenbait adigai erabiliz, hala nola, pasio-hilketa, herentzia, arrisku soziala). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.
Horrek «zirkunstantzia leungarri garrantzitsuak» ikusi eta 27.000 eta 14.400 euroko isunak galdegin zituen. Berria - Mundua 2004-12-22
Zirkunstantzia ekonomikoak, sozialak eta politikoak aintzat hartu gabe, izaera edota "burmuinaren egitura berezi bat" daukate gogoan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 65. orr.
Marka horren benetako indarra aldatu egiten dela hartzailearen zirkunstantzia historikoen arabera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 401. orr.
Garrantzi hori, halaz ere, garai bakoitzeko bertsolaritzak bizi dituen zirkunstantzia erretorikoen baitan dago. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.
Hortxe dago gaur egun isiltzen den egietako bat: zigortzeko orduan, berdin dela zaku bat edo zaku t´erdi; zirkunstantzia jakin eta arruntetan, zigor gehienak heriotza-zigor direla. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.
Bere zirkunstantzia lagungarriekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 196. orr.
Hargatik, eta zirkunstantzia larri haietan kapaz izan nintzen tonurik adeitsuena saiaturik, eskerrak eman nizkion aitari gonbitagatik, baina ezetz, nahiago nuela etxean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 149. orr.
Egia duk ezen Joanikot eta Maddalenen amoriozko historia ezin ederragoa izan dela, baina halakoak bakanetan gertatzen dituk eta oso zirkunstantzia berezietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.
Aro heroikoaren zirkunstantzia berezietara aplika daitezkeen jokabide berezien sorreran beste ahalegin bat ikus dezakegu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.
Fikzioa asmatzen duen edozein idazleren joera naturala izaten da pertsonaia nagusia edo narratzailea asmatzerakoan bere antzeko zirkunstantziak dituen norbait asmatzea. Berria - Kultura 2006-04-08
Dupinen ezaugarri horiek deskribatzea zen nire asmoa; eta asmo hori osorik bete zen Dupinen nolakotasuna agerian jarri zuten zirkunstantzia sail lazgarri hartan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.
· Gizarte-zirkunstantzia horiek argitzea da gure zeregina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.
zirkunstantzia batzuetan (3); zirkunstantzia berezietan (3); zirkunstantzia historikoak (3); zirkunstantzia jakin batzuetan (3)