Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerri1 1 iz txerria. ik txerri; xerri.

Toledoko kale batean erregeordearen hankapean sartu eta hura aztoratu zuten zerri gaizto batzuk agindupean atxilotu, auzipetu eta zigortu egin zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Hamabi ardi, zortzi zerri eta bi idi hil zituen Altzinook haientzat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Ez naiz oroitzen non, baina berak zehaztu ohi zuen lekuren batean, zerri bat lapurtu omen zuten gerran.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Etxean zerria hiltzen zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 42. orr.

Gurina saldu nahi nuke, zerriak hazi, negurako egurra pilatu gure etxearen teilatupean...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.

Zerriak zaintzeko lanbide malapartatuan ere aritu izan zen inoiz eta jornalari ere bai tarteka.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 51. orr.

Soineko gorri eder batez jantzitako zerri bat ikusi uste izan nuen hasieran, zerri emea nolabait, ahardia nahiago baduzue.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 62. orr.

Zerri aketzak kanpoan egoten ziren, eta askoz ere gutxiago ziren, ezkongaiek asko eraman baitzituzten beren oturuntzetarako.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Aro horixe baita udazkeneko ezkurretan gizendutako etxebereak, zerriak batik bat, etxeratu eta jakitako hiltzen eta atontzen direnekoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 166. orr.

Zerri haragi ketua, gure sabel hutsen gozagarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Lantegi hau zerri hazkuntzan eta zerrikiaren salmentan berezitua da.  Herria   2005-03-24

2 (izenondo gisa) zikina, lizuna.

"Metro zerri hau holaxe ezagutu dut azken hogeita hamar urte hauetan" madarikatu zuen Gregoryk.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 162. orr.

Luze gabe iraultza lehertuko zela, nagusi zerri guztiak hilko zituztela eta herria eta askatasuna nagusituko zirela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

Buruan ukabilka eta bizkarrean aulki-joka ibili zaizkio, zelatari zerri batek kontatu dielako keinu egiten geniola elkarri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 268. orr.

Munduko lanik zerrienetariko bat duk, baina nire lana duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Eta apaizak gure bekatuez galdetzen zuenean, guk gure estilo gogokoenean egindako istorio bat sortzen genuen, alegia, estilo zerrian eta lizunean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

-Ipuin zerri bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 217. orr.

-Aurreko faxista zerri horiek putasemeak izango dituk baina hi ere egoskorra haiz!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 80. orr.

-Alu zerria! -oihukatzen nuen neure artean-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

-Espainolista zerri horiek!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.

-Zerriak, aleman hauek -egin nuen oihu.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.

3 (irain hitz gisa) ik txerri 5.

-Zerria! -esan zuen neskak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 162. orr.

-Ez du ahalkerik, zerri horrek -kexu mintzatu zen Kattalin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 143. orr.

Zerri horri, ezta sosik ere!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Seguruenik zerri galanta dela morroia, eta ez duzu arrazoi faltarik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

-Zerri ederra, morroi hori.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 67. orr.

Izan ere, morroia zerri samarra da, ezta?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 97. orr.

Gure agintari guztiak zerri hutsak dira.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Esan nahi ziguten zerri hutsak ginela gauza zikin horiek genituelako beti buruan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Holako zerri bat nolaz maitatu duen ezin ulertuz ari da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 175. orr.

Zerri zikina! -egin zion aurre amak, aterkia jasota.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Zerri..., zerri zikin bat besterik ez zela, engainatu egin zuela, eta ez zuela merezi harengatik sufritzen ibiltzea.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.

Zerri zikin halakoa!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

Strogoffek, mugitu ezinik, aita iraintzen zuen: lehertuko ahal haiz, zerri halakoa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 134. orr.

Separatista zikin zerria!  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Baina hura oldartu eta zerri alaena deitzen zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

4 urde zerri

-Zerria, urde zerria! -Danik, biei begira, eskutik heltzen dio Joanari isilarazteko, baina Joana ez da isiltzen-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

'Kendu eskuok gainetik, urde zerria!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Xingar kailu bat murtxatzen ari balitz bezala, urde zerria!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

-Herorrek esan duk, baina urde zerri horrentzat ez zegok gauza sakraturik! -oihukatu zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.

Ongi ohartu nintzen urde zerri hark baliatu egiten zituela zerbitzu haiek, eta min hartzen nuen elkarrekin igaro genuen aste bikaina gogora etortzen zitzaidanean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

5 zerri bazka (orobat zerribazka eta zerripazka)

Halako batean Maryk alea eta zerri bazka saltzen zuen gizon bat ezagutu zuen eta, hisiz, harekin ezkondu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.

Zerribazka egosia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Hala balitz ere, ni baino dotoreago jantzitako filologoen esku uzten dut gaurko nere zerripazka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

6 zerri eginda

Zerri eginda neukan autoak beste distira bat du orain.  Berria - Kirola   2004-03-02

Kantoietan garbiketa sakonagoa egin beharko lukete, batez ere asteburuetako parranden ostean, zerri eginda daudelako.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Bizikleta hartu eta herrietan barrena ibiltzen zen eta bi edo hiru egun ematen zituen kanpoan, eta gero zerri eginda itzultzen zen eta zarpailduta eta kirastuta, eta inork ez zekien ez non ibili zen ez zer egin zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.

· Haurra zerri egina ibiltzea, zuri agertzeko gogoa piztu arte?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

7 zerri-zerri eginda

Tira, kendu zapatak, ez dut moketa zerri-zerri eginda ikusi nahi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.

Ene, bada!, lokatzez beterik dauzkazu bizkarra eta bi alboak, jauna; zerri-zerri eginda zaude.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Paulek oka egin, eta garajea zerri-zerri eginda utzi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus