Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txerri (orobat txarri g.er.) 1 iz ugaztun apodun orojalea, gorputz lodia, ile motza eta mutur luzea dituena, bere haragiagatik hazten dena (Sus scrofa).

Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

Burua mozten dioten txerriak nola, hala egiten zuen garrasi Hennek. Ukuiluan txerriak heian zaintzean, bakoitza bere azpilean txukun moldatzea gustatzen zitzaidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

Nahiago izan dugu hemen geratzea geure txerriak zaintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 133. orr.

Antzeko sistema erabil liteke, Templek esan zidanez, txerriak hiltzeko ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Nekazariek txerria hiltzen zutenean, nire amarentzat gordetzen zituzten zatirik eskasenak, tripak eta auskalo zer gehiago.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

Angelek txerriak prestatu behar zituen, erreta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Txerria erretzeko urrutiko mendietatik ekartzen ziren garoz betetako gurdi eta lerakada mardulen usain gozoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean, hala da zentzugabeko emakume ederra.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,22

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nola anai Juniperok txerri bati hanka moztu zion, gaixo bati emateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Urdaiazpiko handiak, txahal eta txerrien atal ederrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Azken asteotan bi txerri lapurtu dizkiotela eta, [...].  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 43. orr.

Bi milaren bat txerri ito ziren.  Elizen arteko biblia   Mk 5,13

Garondoan azal latza zuen, txerriaren larru gorrizta iduri, eta haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Txerriaren saltxitxa eman zion jateko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

Kutsatutako txerrien gaineko kontrol neurri bereziak orain dela aste batzuk jarri zituzten indarrean, dioxina gehiegi zuten txerriak detektatu ostean.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Txerrien zelulak, diabetesa sendatzeko itxaropena.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Urdaitegiko txerri guztiak min horiak jo izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Baina txerriak dena ona du, ez zuk bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 247. orr.

Txerri goseak ezkurra amets.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.

Txerrizainak ere zatoz-zatoz esanaz, baina labana ezkutatuz, erakartzen dik hiltegira beti hator-hatorka tratatu duen txerria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendebaldean apoa deitzen bazaio ere txerri arrari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 67. orr.

Txerri gazte trebatuak suzko uztaietatik zehar iraganarazten zituzten egunetan jaio zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.

Txerri beltx polit bat, baserriko txerriak bezalakoxea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 112. orr.

Ez nolanahiko txerria, txerri serbiarra baizik, txerri konkorduna.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

Dena aprobetxatzen zaion jakiduna izaki txerri maitagarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Gantzaren poto bat eta txerri ketuaren saihets bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 172. orr.

Txerri odolustua ematen nian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 149. orr.

Mendiko txerriaren gantzaren kolesterol gehientsua "mesedegarria" (HDL) da, granjakoarena, berriz, "kaltegarria" (LDL).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Esan zuten baita ere, granjako txerriek buruhausteak eta horrelakoak izaten dituztela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.

Txerri garbitu berria lokatzetara.  Elizen arteko biblia   2 P 2,22

Orain, Omega 3a duten txerri transgenikoak sortu dituzte.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Azalera txiki-txikian hazitako txerri masifikatuak bihotzeko infartua nozi dezake noiznahi.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean.  Elizen arteko biblia   Lk 8,32

Txinako txerri etxalde batean.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Ez zekien zer izan zen, edo whiski txarra, sotoko gauak, txerri-sukarra, ahoko bridak, [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 317. orr.

Txerri-aska guztiz zatar eta zikin batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 356. orr.

Patatak, mendetan txerri-jangai izan ondoren, ogiaren tokia bete du leku zenbaitetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Biharamunean prestatu beharreko urdaiazpikoak eta txerri okela gazituzko zerrendak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Quenu txerri gibelak xehatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Masail guriko kupido txiki batzuk ageri ziren jolasean, animali buruak, txerri saiheskiak, saltxitxoi girlandak inguruan zituztela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Haragi errea, oilasko errea, txerri-txuletak eta arkume-txuletak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 113. orr.

Txerri xerra ogitan pasatua erosten zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Lekak txerri-azalez gozatuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.

-Ez didazu jarriko txerri burua pistatxoekin?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

L?onek aurpegia muzindu zuen, odolkiarentzat txerri hesteak prestatzen zituen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

Bi gurpileko gurdi txiki luze batzuen aurrean gelditu zen; olana biribil batez estaliak zeuden, eta txerri erdiak zeramatzaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Txerri-gorotz pixka bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

Urdaiazpikoak atontzen zituen eta txerri gantza urtzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Han itxura aldatu zuen eta txerri-ilezko eskuilen saltzailea zela esan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Bere lehengusu Kornelio txerri-tratanteari lagundu zion boladatxoa kenduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.

Kontatu egin behar, zuek bizi zareten kalean, garai batean txerri-azoka antolatzen zela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 158. orr.

Diabetesa eta txerri organoak.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Inongo aiatolaren agindu beharrik gabe, txerri ehiztariek tiro batzuk bota zituzten atzo.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Emadazu libra bat txerri gantz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Bera-bera eginda dagoen kilo bat txerri-gantza.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.

Auguste patiora joan zen lehenbizi, bi pitxer txerri odol ekartzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.

Garai batean txerri bodetan gizonek parte hartzen zuten eta umea gizontzen zenaren seinale, pesta jakin honetan ematen zen. ik txarriboda.  Berria - Kultura   2004-11-06

? Esklabo eginak egon behar al dugu ba beti, patata landatzen edo txerri zaintzen?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Gero, txerri gantz ontzia eta okela errearen koipearena ondo lerrokatu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Txerri gantz potea edo barraskilo kaxa ekartzeko eskatzen zion mutilari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

5 (irain hitz gisa)

Ez naizela batere aldatu pentsatuko du Zöek, arrazoi osoz, apartamentu itxurosoagoa izan arren betiko txerri nazkagarria naizela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

"Noski, orain ez da aurpegia ematera ausartuko txerri hori", pentsatu du Sofiak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Ederki gizendu haiz, txerri alaena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 42. orr.

Auskalo ze txerri bargastarekin ote dagoen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.

6 (izenondo gisa)

Presoak, egia esan, oso modu txerrian zeuden ontzien bodegetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.

7 txerri hanka

-Asko poztuko nintzateke niretzat txerri-hanka bat ekartzerik izango bazenu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.

Txerri-hankak (bezperatik ardotan beratuak), zapal-zapal eginik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.

Strasbourgeko mingain bilduak, gorriak eta dirdirka, odoletan, saltxitxa zurbilen eta txerri hanken alboan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Zer zela eta, ordea, nahitaez, txerri-hanka dilistekin, eta gazta xehetua makarroiei?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Jakina, hesteek, saltxitxek, andoilek, txerri hanka ogi-arrautzeztatuek fintasun handiko grisak ematen zizkidatean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.

8 txerri hiltze

Larunbat goizerako, txerri hiltzea antolatua dute.  Berria - Kultura   2004-02-20

Baita txerri-hiltzean ere, nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Txerrikitarako behar dugulako, behar bezala hiltzen badugu, ba horixe, hil egiten dugu, txerri-hiltzeak dakartzan lantegi guztiak hartzen ditugularik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

9 txerri-jan (orobat txerrijan) iz txerriak jatekoa.

Trinko-trinkoa zen kiratsa; eta epela; txerri-jan egosiarena gogorarazten zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Txerrijanik ez da sartzen nire begi-belarrietatik, alferrikakoak ez baitu kausitzen lekurik nire baitan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 15. orr.

Txerri-jana ematen omen zuen gehiago zapero hark.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 98. orr.

10 txerri korta (orobat txerrikorta eta txarrikorta)

Mundua salbatzera datorren Jainko hori puta judutar baten sabelean agertzen da, txerri-korta batean!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 101. orr.

Tapiaren eta Izagirreren apoa ez da txerrikortako ordotsa, putzuetako zapoa baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.

11 irud/hed

Horren ondorioz, etxeko eremu komun osoa txerrikorta hutsa bilakatu zen, eta txarrena da horrek ez ziola inori higuinik ematen; ez, behintzat, garbiketari ekiteko adinakorik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

Txarrikorta honetan dagoen andra bakarra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 139. orr.

Ez nago inork ikusteko moduan eta nire logelak txerri-korta bat dirudi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Politikaren txerrikortan gora egiteko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

12 txerri mutur (orobat txarrimutur g.er.) iz

Haren aurpegi bizar-kendua aurrerantz luzatua zegoen, eta denborarekin txerri muturraren halako antz lauso bat hartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Hautsik gabe, bestalde, halako txerri-mutur itxura deitoragarria hartzen zuen nire sudurrak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Txerri-mutur upelen ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus