Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arretxe zara zerori ere? -Nork ziurtatuko digu satorra zerori ez zarenik? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 22. orr.
Hortaz, zerori mutakallim-n-en esana askiesten dutenetakoa baldin bazara eta sinesten baduzu hor badela froga sendorik munduaren sorrerarako, ederki dago. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 187. orr.
-Zoaz zerori, nahi baduzu -esan zion Gabrielek hotz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 284. orr.
-Pentsa ezazu zerori joaten zarela ispilura eta zeure buruan ez dagoen kolore batekoa duzula aurpegia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.
Lehengo taldeak ahulduko dituzu eta zerori ere bakar-bakarrik kausituko zara apenas ezagutzen duzun mundu batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.
Jauna, nire Jainko eta nire poza: zerori ez zaren beste zerbait bidaliko bazenit, emaidazu beste Zu bat, ez baitut ezer nahi Zu baizik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.
Zerorrek esan zenuen lehengo egunean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.
Osasunak, zerorrek esan duzunez, ez nau balentria demasetara bultzatzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 374. orr.
Ireki ezazu zerorrek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Oi, Jauna, Zerorren Seme kutun bakarraren, eta Jesukristo gure Jainkoaren izenean, dei diezadala telefonoz orain. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.
Jainkoen jostailua zara, eta zerorren borondaterik ere ez duzu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Eramazu zerorrekin argizari dezente kandelatarako, baita intsentsua ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 540. orr.
Baina Zeuk zerorrentzat nahi duzuna, neronek ere hori nahi dut niretzat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.
Zerorrena sekula betiko, laztanen laztan hori, biziaren ahala berekin dueno. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 82. orr.
· Zeronek diozun eran, nehork ez ditu euskaraz mintzatzetik trabatzen, non ez den beren baitako ezjakintzak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 143. orr.
Begiratu zuk zeronek zure inguruan: zure ikaskideen euskara mota batekoa da eta denak toki berekoak dituzu? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.
Ezta noble izaitea, buraso nobletarik sorthu izaitea, zeroni egin zaitea noble... zeren gizonari egin dakioken laidorik handiena baita izpirituz eskas dela deitzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.
Zeronen mamuen aztaparretarik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.
dakizu zerorrek (4); duzu zerorrek (4); ezazu zerorrek (4); hori zerorrek (3); zerorrek egin (3); zerorrek esan (10); zerorrek esan duzu (5); zerorrek ikusi (9); zuk zerorrek (6)