Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeu 1 izord zu; zu-ren forma indartua. ik zerori.

Zeu maite zaitut, Patricia.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 42. orr.

Zeu zara zeure burua babestu behar duena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 110. orr.

Zeu izan zinen San Roke festetako numero nagusia, anarkista italiar bat urkamendian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 22. orr.

Zeu izango zara, bada, nire jauregiko buru, eta zuk esana egingo du herri osoak.      - 0. orr.

Zeure presentzian, zeu aurrean zarela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 100. orr.

Azken batean zeu mareatuko zaituzte.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.

Zoaz zeu afalorduan eta entreteni ezazu gure "Zaldi-musu", txotxoloa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 211. orr.

Ez, ez, zeu zara gonbidatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 301. orr.

Eta zeu bakarrik heldu zara?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 227. orr.

Bai, zuk, ahulena zeu zara eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 132. orr.

Jar zaitez ba zeu sukaldari!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Bedeinka zaitzatela Jaunak zerutik zeu eta zeure emaztea.  Elizen arteko biblia   Tb 9,6

Oroit zaitez nola etorri zinen zeu hona.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 143. orr.

Koitadua zeu, trapuan pupua baizik ez duen gaizo hori.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Puzzle horretako osagaia zinen zeu ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

Etxe honetan, izan ere, ez gaude seguru, ez ni eta ezta zeu ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Aurrera zoaz etengabe, motorrak gau eta egun martxan baitabiltza, entzuten dituzu, sentitzen dituzu, eta zeu ere etengabe aurrera zoaz, baina, mugitu, eguzkia bakarrik mugitzen da, edo ilargia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

-Zeu ere ez zara hemengoa, ezta? -galdetu zion Malcok.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 29. orr.

-Zu zeu nahi zaitut, horra -gizonak, ausarkeria harrigarriz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Jakin bezate zure eskua dela, zu zeu, Jauna, nire alde ari dena.  Elizen arteko biblia   Sal 109,27

Eromena, batzuetan, horixe besterik ez da, antza: zeure buruaren oharmena erauzten dizun zirimola bat; orduan, ez zara zu zeu, zirimola bera baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Nik ez dakit besterik eskatzen zu zeu izan ezik, ez baitut irrikatzen beste ezer.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1028. orr.

2 (nork kasuan)

Gauzen izaera zeuk gobernatzen baituzu, eta zu gabe ez baita ezer argitara irteten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.

Zeuk bota ninduzun eta!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 50. orr.

Zeuk eman zenion lantegiko nominak lapurtutakoan lortutako diruaren erdia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 143. orr.

Pantxo zure anaia balitz, zeuk joan beharko zenuke basomutilei otordua eramatera, Adela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Izan ere, zeuk bakarrik sosega ditzakezu hilkorrak bake lasaiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

-Atera zeuk likorea -esan zidan, kikara bat nire aurrean jarri eta gero-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Eta zeuk ikus, beraz, nola eta non elkartuko garen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 243. orr.

Ba zeuk joan beharko duzu zeure bila, eta zeuk aurkitu semaforoa pasatzeko arrazoia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 139. orr.

-Zeuk esan zein egunetan, han izango naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.

Zeuk erantzun!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

-Ba, hain buruargia bazara, egizu zeuk -erantzun zion Ronek purrustaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 155. orr.

Azkenik, intsumiso euskaltzaleak, zeuk maitasunez tratatuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Prest nago guztiaren ordaina emateko, zeuk deritzozun eran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 593. orr.

Zeuk aireratutako kaka zaharrak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 50. orr.

Erostazu zeuk, nik ez dut erosi nahi.  Elizen arteko biblia   Rt 4,6

Zeuk ere bai, Patri, zeuk ere bai.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

-Tori, edazu zeuk ere; konpainiarik gabeko edana ez da batere ona.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Jo zeuk ere tragoxka bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

-Zuk zeuk aipatu zenuen, ez nik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 66. orr.

Baina, Jainkoarren, zuk zeuk denok hilobiratuko gaituzu eta.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Ikusiko duzu zuk zeuk izan nahi duzula izakietan handienarengandik izatea hartu duzulako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 158. orr.

Ez al zenidan zuk zeuk esaten Monalisarena nuela irribarrea?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

3 (nori kasuan)

Zer iruditzen zaizu zeuri, Patri?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 19. orr.

Konta iezadazu zeozer zeuri buruz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.

Zoaz, bada, orain, zeharka ezazu lurralde hau, luze eta zabal, zeuri emango baitizut.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Zeuri -eta geuri- dagokizunez, ez zinen nire lagun bakarra eta banituen adiskide minagoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.

Zeuri eta zeure ondorengoei emango dizuet Abrahami eta Isaaki agindu diedan lurraldea.  Elizen arteko biblia   Has 35,12

Haren bular tinkoetan aurkitu zenuen zeuri ihes egina zitzaizun denbora gaztearen zantzua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.

Guztiagatik eskerrak eman diezazkizula Espiritu Santu Laguntzailearekin batera, zeuri eta berari atsegin zaizuen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Mesede egingo dizu zeuri ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Baina ez nizuke holakorik gomendatuko zeuri ere on egingo ez balizu!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 17. orr.

4 (bestelakoak)

Hartara, ez izan atsegin zeugan, egin zintuen harengan baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 310. orr.

Berri ezazu zeure bulkoa, sortu zeugan ekaitza, maita, desira, eska eta akuila maitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

5 (noren kasuan) ik zeure.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

orain zeu zara (5); zaitez zeu (6); zara zeu (8); zara zeu ere (5)

zeu al zara (4); zeu baino (6); zeu bakarrik (6); zeu be (5); zeu ere (79); zeu ere ez (6); zeu eta zeure (5); zeu eta zure (3); zeu etorri (4); zeu ez (3); zeu gurekin (3); zeu gurekin ez (3); zeu izan (15); zeu izan ezik (3); zeu izan zinen (3); zeu izanen (4); zeu izanen zara (4); zeu izango (18); zeu izango zara (12); zeu maite (4); zeu maite zaitut (3); zeu zaitut (3); zeu zara (89); zeu zara nire (5); zeu zara zure (3); zeu zarela (17); zeu zaren (3); zeu zarena (4); zeu zarena zarelako (4)

zinen zeu (6); zinen zeu ere (4); zoaz zeu (6); zu zeu (115); zu zeu ere (5); zu zeu eta (7); zu zeu izan (3); zu zeu zara (8); zu zeu zarela (6)

diozu zeuk (3); duzu zeuk (13); duzu zeuk ere (3); duzu zuk zeuk (4); egizu zeuk (6); erostazu zeuk (3); esaiozu zeuk (3); ez duzu zeuk (3); ezazu zeuk (3)

zeuk aipatu (3); zeuk aukeratu (4); zeuk bakarrik (14); zeuk bota (3); zeuk deitu (4); zeuk diozu (4); zeuk duzu (5); zeuk duzu giltza (3)

zeuk egin (15); zeuk egin zenuen (3); zeuk egina (3); zeuk egindako (3); zeuk eman (10); zeuk ematen (3); zeuk erabaki (11); zeuk eramango (3); zeuk ere (79); zeuk ere ez (9); zeuk esan (37); zeuk esan duzu (10); zeuk esan zenidan (3); zeuk esana (5); zeuk esana da (4); zeuk eta zure (3); zeuk ezagutu (3); zeuk hala (3); zeuk hartu (3); zeuk hitz (6); zeuk hitz eman (4)

zeuk ikus (4); zeuk ikusi (15); zeuk ikusi zenuen (3); zeuk ikusiko duzu (9); zeuk izan (4); zeuk jakingo (8); zeuk jakingo duzu (7); zeuk nahi (26); zeuk nahi duzuna (8); zeuk nahi izan (3)

zeuk onartu (4); zeuk onartu duzu (3); zeuk sartu (3); zeuk sortu (3)

zeuk utzi (3); zeuk zaindu (4); zeuk zeure (5)

zuk zeuk (125); zuk zeuk egin (4); zuk zeuk erabaki (3); zuk zeuk ere (8); zuk zeuk esan (5); zuk zeuk ez (4); zuk zeuk ikusi (5); zuk zeuk izan (3); zuk zeuk onartu (3)

zaizu zeuri (3); zeuri begira (4); zeuri buruz (3); zeuri dagokizu (5); zeuri ere (9); zeuri eta zure (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus