Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zernolako gizona zen, finean? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.
Gero eta gutxiago nekien, zinez, zernolako neska zen hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.
Barrez adierazi nion zernolako piura izaten duen alanbre batetik zintzilik dagoenak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.
Ez nintzen ohartu inolaz ere, zernolako istilutan sartuko nintzen neure haurra hiltzerakoan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 79. orr.
Susmorik ez, noski, bere erantzunek zernolako garrantzia zuten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 177. orr.
Ez dakit zernolako guraria sartu zitzaion piztiak edukitzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.
Lagun baten sofrimenduak, nirekin partaide izanik, kontsolatzen badu, zernolako pozbidea ez du ekarriko Jainkoaren errukiak? Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 29. orr.
Egiak zernolako zer izan behar duen, edozein obraren ongiak edo ederkiak zer izan behar duen, a priori daukagu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.
Zernolakoak ez nituen aldeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 211. orr.
Menturaz ene ihesaren zernolakoak hain izan ziren atsekabeak, ezen, orobat ahantzia bide dudan egun batez, ahanztea zin egin dudan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.
Zernolako hark neska haren gain ematen zidan nagusigoa gordetzeko premia nuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 144. orr.
Kausitu zuen aldizka, eta zernolakoen arabera, hiru adiskideei begirunezko goresmen berbera eskaintzeko bidea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 237. orr.
Guk badugu naski zerikusirik, gutxi edo asko, gozatzen ari diren zorion gisako horretan; zorion hori ordea atxikiagoa zaio zernolakoei presunari baino. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 434. orr.
Zernolako ahaltsuek bararazten naute ordea, eta segur naiz zuhaurk ere ez dituzula gaitzetsiko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 196. orr.