Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zergatiko 1 iz arrazoia, zioa. ik zergati.

Ez zaio hautaketa horri inongo zergatikorik ikusten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 188. orr.

Zergatikoei erantzuten ahal guztiz saiatzen den kimikari baten lana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Goiz izoztu hartan sekula baino kezkatuago sentitzen zen, zergatikoa zehaztu ezin bazuen ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 241. orr.

Erabat arbitrarioa dena -hau da, zergatikorik gabekoa- [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 166. orr.

Mugimenduen zergatikoak interesatzen zaizkio mekanikari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Jarraitasunaren zergatikoak erraz atzeman daitezke a priori; denboran zehar izandako aldaketari dagokionez, ordea, ez da hala gertatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

Ez zuen azalpen ideologiko handirik ematen zaletasun horren zergatikoak argitzeko.  Berria - Kultura   2006-04-16

Hizkuntzen fonologiak zergatikoa duela esaten denean, ez da esan nahi sistema osoak esplikazio bakarra duenik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Nire tristurak harriturik zauzka haatik; haren zergatikoaz galdegiten didazu: batzuetan ere dolutzen zintuela ikusi uste izan dut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esplikazioa, zergatiko fonetikoa (artikulaziozkoa edo oharmenari dagokiona) ahoskera-aldi bakoitzean analizatu behar da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Ezinezkoa izango zen azaltzea zein ziren gure arteko ezinikusi haren zergatiko zehatzak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Ez da abertzaletasuna haien gaitzespenen zergatikorik behinena, beste zerbait ezkutatzen da horren azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

Askotariko zergatikoak izan ohi dira tartetik aurkera egiteko garaian.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gertakizun horren zergatikoen (3); zergatikoen haria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus