Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zergati (orobat zergaiti g.er.) 1 iz arrazoia, zioa. ik zergatiko.

Giza bizitzaren zergatia eta zertarakoa aztertzera irauli zuen bere ahalmen osoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Ez baita gauza frogatua gizarte guztietan eragin sinboliko guztien nondik norako eta zergati guztiak azaltzeko egokiak direnik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.

Ez nuke asmatuko ordea sentipen haien zergatia agertzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.

Bazekien Lurrean eta Espazioan barreiaturik zeudela seinale haiek, ez zeukatela [...] inongo zergati edo esanahirik, eta ez haizeek ez eguzkiek, ezta gizakiek ere, ez zekitela zertarako eginak ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 206. orr.

Frogarik ez izan arren, garbi zeukan zergatia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 28. orr.

Hondoratzearen zergatiei dagokienez, berriz, ezbeharretik salbatu direnek azaldu dute sutea piztu zela ontzian.  Berria - Mundua   2006-02-05

Gizona eta emakumea ezberdin hezten direla dio Sire Diakitek, eta hori dela genero indarkeriaren zergatietako bat.  Berria - Gaiak   2004-03-18

Honen zergatia, ordea, honetan datza: [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.

Horren zergatia, berriz, hau da: [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.

Zergati bat aurkitu nahian nabil eta ez dut aurkitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Hortxe zeukan, iraganetik jalgia, bere desohorearen zergatia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.

Argitu beharko zion zergatia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.

Bisitariak ez zuen nire barrearen zergatia ulertu.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.

Arratsaldeko hiru eta erdietan zortzi metrotik behera erori zen Zumarragako herritarra eta oraindik ere, ez da zehaztu ezbeharraren zergaitia.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Duela egun batzuk, ordea, Erresuma Batuko bi medikuk gaitzaren zergatia aurkitu zuten.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Zergatia jakitea ez zitzaion gaizki etorriko, pentsatu zuen Maizak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

Txokok zergatiaren funtsa susmatzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 45. orr.

Zergatia ez da txantxetakoa, hilketa bat leporatzen baitiote.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Pobreziaren eta aberastasunaren zergatiak sakonagoak eta konplexuagoak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Israel erreinuaren hodamendiaren zergatiak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,7 tit

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Patolojia depresiboa suizidioaren zergati nagusia dela baitakigu, bai behintzat adinekoen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Gurean sortutako produktua dela, nahiz eta oraingoan euskarazko bertsiorik taularatuko ez duten, zergati argirik gabe, duela hamar urtekoak oso ondo funtzionatzen zuelako.  Berria - Kultura   2006-03-24

Haren birikak, hodei goibel itxi haiek, alegia, zergati ezkuturen batengatik ezertarako gauza ez zirela zirudien, ezin izango ziotela erasoari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Oroit naiz garbiki, gaur, erabakiaren zergati erabakigarriaz: ez nuela mundu honi atxikia izan behar, bizia behar nuela eman.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Ez zitzaion gizalegezkoa iruditzen bi anaien artean sartzea, zergati guztiz seriorik izan gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

Urrutiko zergatiei indarra ematea, hauen oroitzapena oso laburra eta ahula izaten dela jakinda.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Galderaren ezkutuko zergatiaren berririk ez zion osabari agertu nahi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 244. orr.

Argi eduki beti, Eñaut, zer zaren, zer zaren, zein izan zen partidari ekiteko estreinako zergatia.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus