Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giza bizitzaren zergatia eta zertarakoa aztertzera irauli zuen bere ahalmen osoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.
Ez baita gauza frogatua gizarte guztietan eragin sinboliko guztien nondik norako eta zergati guztiak azaltzeko egokiak direnik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 181. orr.
Ez nuke asmatuko ordea sentipen haien zergatia agertzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.
Bazekien Lurrean eta Espazioan barreiaturik zeudela seinale haiek, ez zeukatela [...] inongo zergati edo esanahirik, eta ez haizeek ez eguzkiek, ezta gizakiek ere, ez zekitela zertarako eginak ziren. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 206. orr.
Frogarik ez izan arren, garbi zeukan zergatia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 28. orr.
Hondoratzearen zergatiei dagokienez, berriz, ezbeharretik salbatu direnek azaldu dute sutea piztu zela ontzian. Berria - Mundua 2006-02-05
Gizona eta emakumea ezberdin hezten direla dio Sire Diakitek, eta hori dela genero indarkeriaren zergatietako bat. Berria - Gaiak 2004-03-18
Honen zergatia, ordea, honetan datza: [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.
Horren zergatia, berriz, hau da: [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.
Zergati bat aurkitu nahian nabil eta ez dut aurkitzen. Berria - Euskal Herria 2004-10-31
Hortxe zeukan, iraganetik jalgia, bere desohorearen zergatia. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.
Argitu beharko zion zergatia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.
Bisitariak ez zuen nire barrearen zergatia ulertu. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.
Arratsaldeko hiru eta erdietan zortzi metrotik behera erori zen Zumarragako herritarra eta oraindik ere, ez da zehaztu ezbeharraren zergaitia. Berria - Ekonomia 2004-03-20
Duela egun batzuk, ordea, Erresuma Batuko bi medikuk gaitzaren zergatia aurkitu zuten. Berria - Gaiak 2004-07-29
Zergatia jakitea ez zitzaion gaizki etorriko, pentsatu zuen Maizak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.
Txokok zergatiaren funtsa susmatzen zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 45. orr.
Zergatia ez da txantxetakoa, hilketa bat leporatzen baitiote. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Pobreziaren eta aberastasunaren zergatiak sakonagoak eta konplexuagoak dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.
Israel erreinuaren hodamendiaren zergatiak. Elizen arteko biblia 2 Erg 17,7 tit
Patolojia depresiboa suizidioaren zergati nagusia dela baitakigu, bai behintzat adinekoen artean. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Gurean sortutako produktua dela, nahiz eta oraingoan euskarazko bertsiorik taularatuko ez duten, zergati argirik gabe, duela hamar urtekoak oso ondo funtzionatzen zuelako. Berria - Kultura 2006-03-24
Haren birikak, hodei goibel itxi haiek, alegia, zergati ezkuturen batengatik ezertarako gauza ez zirela zirudien, ezin izango ziotela erasoari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Oroit naiz garbiki, gaur, erabakiaren zergati erabakigarriaz: ez nuela mundu honi atxikia izan behar, bizia behar nuela eman. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 74. orr.
Ez zitzaion gizalegezkoa iruditzen bi anaien artean sartzea, zergati guztiz seriorik izan gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.
Urrutiko zergatiei indarra ematea, hauen oroitzapena oso laburra eta ahula izaten dela jakinda. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.
Galderaren ezkutuko zergatiaren berririk ez zion osabari agertu nahi. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 244. orr.
Argi eduki beti, Eñaut, zer zaren, zer zaren, zein izan zen partidari ekiteko estreinako zergatia. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.
bere bisitaren zergatia (4); bere zergatia (6); bisitaren zergatia (7); egoeraren zergatia (3); egotearen zergatia (3); erabakiaren zergatia (5); gauzen zergatia (3); heriotzaren zergatia (7); izanaren zergatia (3)
zergatia argitu (5); zergatia argitzeko (4); zergatia azaldu (21); zergatia azaldu zuen (4); zergatia azaltzeko (11); zergatia azaltzen (9); zergatia ere azaldu (4); zergatia galdetu (4); zergatia hau da (3); zergatia jakin (7); zergatia jakin nahi (3); zergatia jakiteko (3); zergatia ulertu (6); zergatia ulertzen (4)
heriotzaren zergatiak (5); istripuaren zergatiak (5); porrotaren zergatiak (3); zergatiak argitu (5); zergatiak argitzeko (4); zergatiak azaldu (6); zergatiak azaltzeko (5); zergatiak bilatzen (3)
zergatiari buruz (3)
zergatiaz galdetu (4); zergatiaz galdetzen (3)
zergatietako bat (3)