Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zaio hautaketa horri inongo zergatikorik ikusten. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 188. orr.
Zergatikoei erantzuten ahal guztiz saiatzen den kimikari baten lana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.
Goiz izoztu hartan sekula baino kezkatuago sentitzen zen, zergatikoa zehaztu ezin bazuen ere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 241. orr.
Erabat arbitrarioa dena -hau da, zergatikorik gabekoa- [...]. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 166. orr.
Mugimenduen zergatikoak interesatzen zaizkio mekanikari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Jarraitasunaren zergatikoak erraz atzeman daitezke a priori; denboran zehar izandako aldaketari dagokionez, ordea, ez da hala gertatzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.
Ez zuen azalpen ideologiko handirik ematen zaletasun horren zergatikoak argitzeko. Berria - Kultura 2006-04-16
Hizkuntzen fonologiak zergatikoa duela esaten denean, ez da esan nahi sistema osoak esplikazio bakarra duenik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.
Nire tristurak harriturik zauzka haatik; haren zergatikoaz galdegiten didazu: batzuetan ere dolutzen zintuela ikusi uste izan dut. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.
Esplikazioa, zergatiko fonetikoa (artikulaziozkoa edo oharmenari dagokiona) ahoskera-aldi bakoitzean analizatu behar da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.
Ezinezkoa izango zen azaltzea zein ziren gure arteko ezinikusi haren zergatiko zehatzak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.
Ez da abertzaletasuna haien gaitzespenen zergatikorik behinena, beste zerbait ezkutatzen da horren azpian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.
Askotariko zergatikoak izan ohi dira tartetik aurkera egiteko garaian. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.