Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerebro 1 iz burmuina. ik garun.

Baliteke umore txarra eragiten duten zelulak zerebroaren eskuinean egotea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.

Badirudi zerebroaren alde bakoitzak kontrako alderdia gobernatzen duela, Natura halakoxe apetatsua baita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.

Mesedez, fusilatzen nautenean eska ezazue ez egiteko tiro burura, nire zerebroa aztertu ahal izango duzue horrela, nire lobuloen konfigurazioa, zelako asasinoa naizen ikusteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

Nire zerebroa paralizaturik zegoen gertatutakoa onartu ezinik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Adimenaren beharrik ez bada, gure zerebroa lokartzen da.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 62. orr.

-Zerebro nipondarrak baditu agian hizkuntza bat ahanzteko baliabideak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 21. orr.

Ez zaizu iruditzen ezintasun hori zeure zerebroaren akats baten ondorioa dela batez ere?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 154. orr.

Nire muskuluek, eskuek, behatz puntek, ileak aurkitu zuten, antza, nire zerebroak debeku zuen memoria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.

2 irud/hed

Ilaje hori batek estaltzen zion zerebro faltak utzitako zuloa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus