Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
Halako amorru olde bat igo zitzaion garunera doktoreari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.
Belarria sutan neukan, eta soinu mehe batek zulatzen zidan garuna. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.
Hori da jaio eta gero gehien hazten eta garatzen den garunaren aldea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Gauza asko hautsirik, barneko zauriak, hemorragia, ubelak, urratuak, denetik, eta biek zuten garuneko xoka. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.
1946an hil zela, garuneko minbizi batez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.
Konbultsiboki behartua ote zegoen iraganeko segmentu izoztuak, garuneko artxiboko "argazkiak" ikustera? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.
Lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion; eta zentzua galtzeraino jauzi zen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.
Garuna, gorputzaren jarduera guztiak kontrolatu eta zaintzen dituen organoa, gizakiak egindako edozein sistema elektronikorenak baino ahalmen handiagoak dituen konputagailua da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
Garunak eta nerbio-sistemak osatzen duten kontrol-sistema. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.
Garunak baditu 10.000 milioi neurona, eta neurona bakoitza beste 10.000ri konektaturik egon daiteke. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.
Kono bakoitza zuntz bakar baten bidez konektatzen baita gehienetan ikusmen-nerbiora, hots, seinaleak garuneko ikusmen-konputagailura igortzen dituen nerbiora. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.
Konexio konplikatuak dituzte garuneko usaimen-eskualdearekin lotura duten 50.000 nerbio-zuntz ingururekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.
Zentral telefoniko batekin konparatzen zen garuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.
Garun primitiboa oso erlazionaturik zegoen usaimenarekin; ikusmena eta entzumena geroago garatuak dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Descartesek errana egia bada, badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna -edo garunaren erdiko guruina, zehatzago- egoitza horren gelarik inportantena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.
Gibelari behazuna bezalaxe dario garunari pentsamendua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.
Ez dago jakin beharrik garunak nola funtzionatzen duen: erreflexu baldintzatuen kontu bat besterik ez da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
Belarritik garunera doan entzumenaren nerbioak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 248. orr.
Hala ere, arazo nagusia garunekoa zen, argi eta garbi. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.
Garunaren gainazalaren zati bakoitzean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.
Pickwick sindromean, arnasaren depresio larria eta odol guztia oxigenatzeko gutxiegitasuna gertatzen dira, garuneko arnasgunearen depresioari lotuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.
Erretinatik garuneko ikusmen-alde primariora igortzen ziren "zentzumen-datu" edo "inpresio"ekin parekatzen zen ikusmen-pertzepzioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Garuneko lesioren batek eragindako koloreekiko itsutasun erabatekoa, garuneko akromatopsia deritzona. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
Lesioa garunaren ezkerreko aldean du; bekokiko hirugarren zirkunboluzioa, hizkuntzaren gune bat dela uste dena, kolpatuta egongo da, seguru asko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 236. orr.
Garuneko konmozioa eta burezurraren haustura izan zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.
Egun osoan abandonatu ez ninduen buruko mina biziagoturik, garunak urratu beharrean nituen orain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Telebistak gure etxeak eta garunak inbaditu baino lehen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.
Huraxe izan zela nik ikusitako emakumezko lehen pubisa, beltz-beltza, begi-ninian eta garunetan iltzaturik geratu zitzaidana. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.
Georgek, txalupako horrek, arraun batez ia-ia garunak txikitu zizkion bati. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.
Hortxe etorri zaio ideiaren hazia garunetako ildoren batera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Usain hori garunetan sartu zitzaidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.
Denboraren iragaiteak isilaraziz doan oihartzuna, egia esan, akordurik bizienek ere, garunetako oroitze-mekanismo neurobiologiko hutsak ez diren beste euskarriren bat behar izaten baitute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 283. orr.
Garunak lehertzeko zorian nituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 123. orr.
Garunak urtuko zitzaizkion. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
Bi ahari adar-oker topeka zebiltzan elkarren aurka, nork noren garunak kanpora aterako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.
Ostatuetan zerbitzatu ohi dituzten jakiak ekartzen hasi ziren: aza-zopa eta hostorezko pasteltxoak [...], garunak ilarrekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.
Garun-isurketa bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.
Halako ahalegina egin zuen, ordea, non garun-kongestio batek jo baitzuen Euler. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.
Ez daukat artikulugile horrek baino garun-nahasmen handiagorik, edo gizartean eredugarri diren arloteek baino pertzeptzio irrealagorik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 59. orr.
Animalia guztien garun-sistemak deblauki itxiz erantzun liezaioke gehiegizko puntu kritiko batez haraindiko estimulazioari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.
Atzeko zatia, garun-enbor deritzona, bizkar-muinetik garatzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.
Garun-transplanteak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.
Kaltea alde horietako lesioak eragin zuela Mondrianen testen bidez frogaturik, garun-azterketen bidez saiatu ginen hura ikusten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.
Garun-azalak mintzamena kontrolatzen du, eta gorputzaren zentzumen-organoetatik datozen seinaleak jaso eta prozesatzen ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Sentimen jakin batzuekin loturiko garun-azalaren atalak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.
Ezinezkoa zen kolorearen pertzepzio eta irudikapenerako halako gunerik existitzea eta garun-azalaren edozein eremu eginkizun horretarako bereizi ahal izatea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Meninigitis edo meningoentzefalitisa (garunaren eta garun-mintzen handitzea). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Garun-irudiztapen teknika berriak (TAK, EMI, PJT, SQUID, etab.). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.
Gure Maddi [...] zer eta zabor UPN zale bilakatzeko bidean alu ustel ile-gorri batek garun-lixiba eginda! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 91. orr.
Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Ia ezinezkoa da giza garunak ematen duen zalutasun eta konfiantzaz eskailerak lasterka jaitsiko dituen makinarik diseinatzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.
Buruan talka ikaragarria sumatzea, narrasti-garunean edo nonbait han. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 42. orr.
aurreko garuna (3); baina garuna (3); baina garunak (3); da garun (5); da garuna (5); ditu garunak (3); du garunak (6); eta garun (16); eta garun apoplexien (4); eta garuna (13); eta garunak (17); eta garunak inbaditu (3); etxeak eta garunak (3); garun apoplexien atlasa (3); garun azala (6); garun azalaren (7); garun azalean (6); garun azaleko (5); garun isuria izan (3); garun zati (3); garuna eta (6); garuna ez (3); haren garuna (3); kardiopatien eta garun (3)
garunak eta (5); garunak ez (4); garunak ez du (3); garunak inbaditu baino (3); garunak nola (3)
da garunaren (4); da garuneko (4); dira garunean (3); duten garuneko (4); edo garuneko (3); eta garunaren (9); eta garunean (8); eta garuneko (7); garunaren barruan (4); garunaren beste (4); garunaren bi (5); garunaren bi erdiak (3); garunaren egitura (3); garunaren egoera (3); garunaren erdian (5); garunaren eta (6); garunaren garapenean (3); garuneko akromatopsia (5); garuneko alde (3); garuneko beste (5); garuneko bi (3); garuneko hodietako (6); garuneko hodietako arazoak (3); garuneko ikusmen (8); garuneko isuria (3); garuneko isuria izan (3); garuneko lesio (3); garuneko lesioren (3); garuneko lobulu (3); garuneko zein (3); garunera iristen (3); gure garunak (3); gure garunean (4); haren garunak (3); horiek garunean (3)