Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerbitzatu, zerbitza, zerbitzatzen (998 agerraldi, 161 liburu eta 129 artikulutan; orobat zerbitxatu g.er. eta zerbutsatu g.er.) 1 du ad norbaiten edo zerbaiten zerbitzuan egon, hari zerbitzu egin, haren esanak bete. ik zerbitu.

Bizi zaitezte Jaunari zeharo emanak eta ez zerbitza bera besterik.  Elizen arteko biblia   1 Sm 7,3

Nork bere joera gaiztoei jarraituz, jainko arrotzak zerbitzatu ditugu.  Elizen arteko biblia   Ba 1,22

Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,2

Fededuna izan arren, deabrua ere zerbitzatuko zukeen kazetari lan on bat eskainiz gero.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Gure Portugaleko Jaun Andere Errege Erreginak 16 bat urtez zerbitzatu ditut.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.

Haren soroan lana egin ez dutenak, beste nagusi bat zerbitzatzen dutenak, alde batera utziko ditu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

"Haren beso gotorrak erresuma zerbitzatzen eta etsai gogorrengandik begiratzen" segi zezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Teismoa, ostera, guk zerbitzatzen dugun askatasunaren etsairik hilgarriena da berez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Amodioa eta mendekua dituzu zerbitzatuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Ohoratzen duzue zerbitzatzen (--?) duzuen kirola.  Herria   2001-05-03

Zerbitzatzen dugun kausa zuzena da, gizateria osoaren kausa baita.  Berria - Mundua   2004-01-22

Errealitatea zerbitzatzen duen fikzioa da.  Berria - Kultura   2006-01-26

Ez naiz etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 122. orr.

Armadan zerbitzatu zuenean hartu zuen erretzeko ohitura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Guardian zerbitzatu izan balu, Jainkoak daki noraino iritsiko zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

Zerbaitetan zerbitza al zaitzaket?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1047. orr.

Sinesten dugu zuek eta guk zerbitzatzen dugun Jainkoak ez gaituela zigortuko behinola eman zigun erlijio batengatik heriotza jasan dugulako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 152. orr.

Jaunaren aurrean egindako halako ekintza batean, ondorengotzarako xedapenak egin ziren, feudoa oinordekoek zerbitzatua izan zedin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Legendunen lagun eta adiskide egin zen eta [...] beraiekin bizi zen eta apalki zerbitzatzen zituen. Hura baitute gu bezalakoek behar bilatu Jainko hobeki zerbitzatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Eliza militantearen lerrotan hain bulartsu zerbitzatu zuenak Eliza garailean egin zuen sarrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Ni, izan ere, banoa Jaunagana, eta bihotzez zerbitzatu dudan Jainkoagana iritsiko naizen konfiantza dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Jatorriz noble eta bertutez nobleago zen andre batek debozio berezia zion Frantzisko santuari eta begirunez zerbitzatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Seme-alabak hezitzea dela, edo ostatu ematea, fededunak apaltasunez zerbitzatzea edo nahigabetuei laguntzea.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,10

Jainkoa gau eta egun etengabe zerbitzatuz.  Elizen arteko biblia   Eg 26,7

Zerupeko sorkari guztiek, bakoitzak bere erara, beren Egilea zuk baino hobeto zerbitzatzen dute, ezagutzen eta obeditzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 122. orr.

Ordena honetako anaia txiki izatera iritsiko zara eta bihotz zabalez zerbitzatuko duzu Jesu Kristo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 985. orr.

Jainkoa maitatuz eta bihotz-bihotzez eta gogo osoz zerbitzatuz.  Elizen arteko biblia   Dt 11,13

Bihotz-berriturik zerbitzatu zaituzten guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

3 (dio aditz gisa)

Ororen gaindik aintzat hartu behar denez gero Jainko gure Jaunari maitasun hutsez biziro zerbitzatzea, Jainko handiaren beldurra ere asko goretsi behar dugu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

Argi erakusten digu adibide honek, morrontza mesede dela askorentzat eta Jaungoikoari zerbitzatzea denontzat dela onuragarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 379. orr.

Han hasi ziren denak, zein baino zein areago, mairu andere ederrari zerbitzatu nahian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.

Jaunari eta Hiriari leial zerbitzatzea zin egin berri duzula jakin dut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.

-Herri azpiratuen patua da, handiei zerbitzatzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

4 janariez eta edariez mintzatuz, mahaira ekarri.

Marina neska ezin ederragoak indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Josuk kafea zerbitzatu zion, baita tostada ongi zamatua eman ere eskutara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Bostetako tea zerbitzatu zion Ruche jaunak bere buruari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Xanpaina zerbitzatzen zen mahaian Sebas kausitu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.

Hiriko koktelik onenak zerbitzatzen dituzten pub-ean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 52. orr.

Neure Pernod-a zerbitzatu berria zidatelarik, horra non ikusten dudan motots kaxkagorridun neskatxa arrotza aldamenetik igarotzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Edith edariak zerbitzatzen ari zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Taberna-mutiletako batek esan zuen berak ron bat zerbitzatu ziola jaun hari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 221. orr.

Derradan ezen festa eguneko bazkari ezin joriagoan, oreinkia zerbitzatu zigutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Ostatuetan zerbitzatu ohi dituzten jakiak ekartzen hasi ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Neskameari afaria zerbitzatzeko esatera noa.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.

Isilik zerbitzatzen nien afaria, isilik oheratzen nuen Lucy, isilik ematen nion gabon musua Davidi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.

Bazkaria trebetasun handiz zerbitzatu zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Begiradaz kudeatzen ditu galtza eta librea beltzez jantzirik mahaia zerbitzatzen ari diren mirabeak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Hona kafea, kikaran zerbitzatua -esan dit kikara mahai gainean utziz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 57. orr.

Edariari ere adi egon behar, pozoi makur zerbitzatua emanen ez badiate.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Orai arte uniformedunak ene ondotik ari zituan ni suntsitu nahiz, eta orai ene zerbitzatzen ari dituk jatera emanez...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardoa zerbitzatu (3); armadan zerbitzatu (4); bat zerbitzatu (17); batean zerbitzatu (3); bigarren platera zerbitzatu (3); edaria zerbitzatu (3); erregea zerbitzatu (3); gurtu eta zerbitzatu (3); jainkoa zerbitzatu (7); jauna zerbitzatu (9); kafea zerbitzatu (9); nola zerbitzatu (4); platera zerbitzatu (3); tea zerbitzatu (5); ura zerbitzatu (3)

zerbitzatu nahi (19); zerbitzatu nahi du (4); zerbitzatu nahian (3); zerbitzatu ondoren (5)

afaria zerbitzatua (3); etorri zerbitzatua izatera (4); zerbitzatua izan (8); zerbitzatua izan da (3); zerbitzatua izanen da (11); zerbitzatua izatera (4); zerbitzatua zen (5)

zerbitzatuak izan (3); zerbitzatuak izan dira (3); zerbitzatuak izanen (4)

jauna zerbitzatuko dugu (3)

zerbitzatuz eta gurtuz (3)

jainkoa zerbitzatzea (4); jauna zerbitzatzea (4); zerbitzatzea da (3); zerbitzatzea nahi (3)

jainkoa zerbitzatzeko (3); tea zerbitzatzeko (3); zerbitzatzeko prest (3)

afaria zerbitzatzen (3); ardoa zerbitzatzen (3); edariak zerbitzatzen (3); gosaria zerbitzatzen (4); guk zerbitzatzen dugun (4); jainkoa zerbitzatzen (6); jauna zerbitzatzen (5); mahaia zerbitzatzen (3); mahaiak zerbitzatzen (5); monasteriotik kanpo zerbitzatzen (3); tea zerbitzatzen (6); zaintzen eta zerbitzatzen (3)

zerbitzatzen ari (26); zerbitzatzen ari zen (7); zerbitzatzen ari zitzaion (3); zerbitzatzen duzun jainkoak (4); zerbitzatzen hasi (10); zerbitzatzen hasi zen (3); zerbitzatzen hasiko (4); zerbitzatzen zen (3); zerbitzatzen zuen (18); zerbitzatzen zuen bitartean (3)

zerbitzatzera joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus