Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerbitu, zerbi, zerbitzen (ETCn 542 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian zerbitzatu agertzen da, ETCn 8.132 agerraldi) 1 du ad zerbitzatu. ik zerbitzatu.

Hiltzaile fanatiko bat, bere printzea hilez Jainkoa zerbitzen duelakoan, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erregeak galdegin zion: -Tziba al haiz? Hark erantzun: -Hala naiz, zu zerbitzeko.  Elizen arteko biblia   2 Sm 9,2

Feudoak mugigarriak zirenean, haiek zerbitzeko moduan zeuden pertsonei ematen zitzaizkien, eta adin gutxikoak kanpo geratzen ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.

Ez nork zerbitu behar nauen, baizik eta neuk nor zerbitu behar dudan, Hasan bera atera zitzaion zerbitzera.  Berria - Kultura   2004-09-03

Gure amandre Dominika zenak, Madrilen markesa baten etxean zerbitzen ari zela, tu-ka egin zien behin ate-joka etorritako handiki usteko batzuei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 172. orr.

Ikastera, Israelgo Armadan zerbitzera edota bizitzen gelditzeko asmotan joaten dira.  Berria - Mundua   2004-11-14

2 janariez eta edariez mintzatuz, mahaira ekarri. ik zerbitzatu 2.

Kamareroa zerbitzen hurbildutakoan, xanpaina eskatu zuen Luigik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Harrera-tokira jaisten naiz ordaintzeko, atzo gauean afaria zerbitu zidan neska ilehori berbera dago.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Bikoteak jan-edanean jarraitu zuen, oraingoan mirabeak zerbiturik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 160. orr.

Eltzeko, bezperako babarruna eta aza nahastuta atera zuen; guk geuk zerbitzeko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Zergatik ez zatoz berriz geroxeago, bazkaritakoei zerbitzen amaitu ondoren edo?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

Neuk zerbituko dut ardoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 173. orr.

Barran portugesa agertu zen eta hiru garagardoak zerbitu zizkigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 371. orr.

Postrea zerbitu zenean jende asko hasi zen esaten gustu txarra zeukala arrozesneak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 108. orr.

Ez, alkoholik ez da zerbitzen ordu honetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.

Dionisos bere buruari txikito bat zerbitzen ari zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.

Vicuña kaleko bodegoira joko zuen, kafea -edo kafearen halakotsua- zerbitzen zuen bodegoi bakarrera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Tea zerbitzeko ontzia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.

Hemen behintzat ia denetik egitea tokatzen zait: mahaia jarri, jaso, otorduak serbitu, meriendak prestatu, batzuetan ontziak garbitzen edo lehortzen laguntzea ere bai, eta ume pila batentzat gainera!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus