Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zentzugabetasun iz zentzurik eza. ik zentzugabekeria.
Autoreari egotziko diote zentzugabetasun horren errua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 305. orr.
Ibili nahi ez duen edo hondatzen den xehetasun arrunten baten kontra nekatzen dira gaur egun guzti-guztiak, matxuratuta dagoen kamioi baten kontra [...] misio baten zentzugabetasunaren kontra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Exekuzioa bera, bere ezohikotasun ikaragarriarekin, bere zentzugabetasun erogarriarekin, ezbehar arina iruditzen zitzaion, bisitaren unea baino eramangarriagoa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.