Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denborak zenbatekoarekin eta jarraitasunarekin harremana dauka, eta zerbait aritmetikotzat jo genezake. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Laguntzaren zenbatekoa: [...] 291 euro urtean. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Bai Estatu Batuetan, bai EBko herrialdeetan, industriaren zenbatekoak enplegu osoan duen ehunekoa 10 puntutan erori da 1970etik 1993ra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.
Oinarrizko atal berak dituzte konputagailu guztiek: [...] gordailu bat, memoria deitu ohi zaiona (kalkuluetarako behar diren edo kalkuluetatik sortzen diren zenbatekoak gordetzeko); eta irteerako gailu bat, kalkuluen emaitzak agertzen dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.
Produktuaren prezioak behera egiten badu [...] produktu horretatik erositako zenbatekoak gora egingo du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.
Aurrezkia murrizten du, aurrezturiko zenbatekoen erosketa ahalmena txikiagotzen baitu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.
Beste batzuek jaso beharreko laguntzaren zenbatekoak eta kopuruak eztabaidatzen zituzten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 245. orr.
Parlamentuko Mahaiak urtero diru kopuruaren zenbatekoa erabakitzen du. Berria - Harian 2005-06-08
Arabako eta Nafarroako langabeen zenbatekoak gora egin du. Berria - Ekonomia 2004-07-03
Finantza-ekarpenen zenbatekoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.
Diru zaharren balioa, idatzita duten zenbatekoa zati mila da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.
Zenbateko hori pobreziaren datu ofizialen erdia ere ez da. Berria - Mundua 2004-10-30
Zenbateko hori alde biko aurrerakinek (Estatu Batuek, Japoniak eta abarrek) eta Garapeneko Asiar Bankuak finantzatu zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.
Geroztik, ordea, ekonomia industrializatuen hazkundea ez da zenbateko horietara iritsi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 110. orr.
Hala da, munduko herrialde guztietan hartzen dute parte administrazioek ekonomian, hori bai, oso modu desberdinean, bai zenbatekoari eta baita zenbateko horren banaketari dagokionez. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.
Aurkezten zaion materia guztia, bere erakarmeneko xedepekoa izanez gero, biltzen du, materia hori zenbatekoaren eta nolakoaren aldetik neurri egokitik urruntzen bada ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.
Inoiz topo egindakoak ziren bizimodu aski heterogeneo eta heterodoxo baten kariaz, heterodoxiaren nolakoaz eta zenbatekoaz desberdintasunak zeuden arren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 34. orr.
BPGa adierazle egokia al da gizarte baten garapenak edo ongizateak izan aurrerapenaren zenbatekoa neurtzeko? Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.
Etekinen zenbateko zehatzik ez zuten eman nahi izan. Berria - Ekonomia 2006-03-16
Nahiago luke zenbateko finkoa berak jaso, eta gero informatzaile bakoitzari diru egokia berak eman. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.
Zenbateko polita kendu diote, 650 dolar, hotelean bertan, Madrilgo Alberto Porlan idazleari. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 131. orr.
Zenbateko ofizialik eman ez bada ere, ziurtzat jo daiteke Nocioniren irtete klausula milioi bat dolar baino handiagoa dela. Berria - Kirola 2004-07-14
Zinez aldaketa ikusgarria, Estatu Batuetako balantza korrontearen defizitaren zenbateko larriak eta Europako eta Asiako inportazio merkeek estatubatuar industriaren sektore osoetan egiten zuten mehatxuak ekarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.
Alabaina, luze gabe nekatu nintzen, eta halako zenbateko bat ordaintzeko proposamena egin nion, gela-sari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
Inoiz ekainean izandako zenbatekorik baxuena da. Berria - Ekonomia 2004-07-03
MCCren industri arloak duen langile zenbateko osoaren laurdena inguru. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.
Zer egiten da beharrezkoa ez den langile zenbateko gero eta handiago horrekin? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.
Egiazko militanteen gainerako taldeek ez zioten aurrea hartzen ahal, urrutitik ere, ez atentatu-zenbatekoan, ez eraginkortasunean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 123. orr.
zenbateko hori (8)
diru laguntzen zenbatekoa (7); laguntzaren zenbatekoa (3); laguntzen zenbatekoa (7); langabeen zenbatekoa (5)
zenbatekoa izan (8); zenbatekoa izan den (3); zenbatekoa izanen (6); zenbatekoa izanen den (3); zenbatekoa izango (11); zenbatekoa izango den (10)