Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbat ordu?”Zenbat egun geratzen zaizkik hiri? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.
-Zenbat urte? -galdetu zuen neskak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.
Zenbat emakume izan dituzu? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 248. orr.
Zenbat jende atxilotu dituzue? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.
Eskola honetan zenbat jende dago ba? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.
Zenbat tximeleta geratzen zaizkizu oraindik niri bidaltzeko? Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 237. orr.
-Zenbat lanpara ditu? Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 166. orr.
Zenbat hotel, zenbat ostatu bisitatu zituzten? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.
-Zenbat orri ikusi dituzu, eskuizkribu horrenak? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.
Zenbat plater behar dituzu, jakin baliteke? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 126. orr.
-Zenbat azpisailetan banatuta dago Le Mondeko kultura saila? Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 49. orr.
Zenbat eratara uler daiteke albistea? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 157. orr.
Zenbat aldiz, Curtis? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.
Zenbat aldiz baztertu dira hainbat ideia zientifikoak ez zirelako? Berria - Gaiak 2006-01-24
Eta zenbat denboran bizi daiteke gizona bakarrik? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Zenbat denbora iraun zuen horrek, ez dakit batere, azkenerako lozorroan sartua bainintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.
Ikasgai berezi bat eman dezake ikasturte bakoitzeko, zenbat ikasle matrikulatu diren kontuan hartu gabe. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.
Lotsatu egiten nau zenbat botika hartzen ditudan kontatzeak, zenbat pastilla irensten ditudan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.
Ez dakit zenbat ordutako loaldiak egingo nituen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.
Banituen ia hirurogei urte, eta ez nekien zenbat denbora geratzen zitzaidan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.
Sukaldeko ate ondoraino lagundu eta kanpoko lorategian zenbat tulipa ikusten zituen galdetzen zioten. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.
Ongi ikasia nintzen zenbat brazatan dabilen arrain mota bakoitza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.
Ikusgarria zen zenbat koadro saltzen zituen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 187. orr.
Ea zenbat behi ote ziren, eta hamalau. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.
Nire atzetik lau babalore zetozean, auto baten barruan, nor bere libretatxoarekin, pasatzen nintzen kale bakoitzeko leihoetara begira: zenbat argi piztu eta zenbat jende esnatzen nuen zenbatu behar zitean, pentsa! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.
Zenbat gorrotatzen nauen ere esango zizun honezkero, ez? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 173. orr.
Bost axola hari zenbat bider ekiten zioten orroka sarjentuek eta kaporalek. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.
-Zenbat eskatzen du? Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 128. orr.
-Zenbat behar dik jaisten hasteko? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.
Zenbat balio du teorema batek zure ustez, Ruche jauna? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.
Baliagarria zen jakitea urre kilo batek zenbat balio zuen garai hartan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 16. orr.
Zenbat animatzen diren ikusteko. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 23. orr.
Gezurra dirudi gizon horrek zenbat dakien euliei buruz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.
Badakit ez duela susmatzen zenbat eskertzen den musu txiki hori. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 19. orr.
Ez dut Enrieta besarkatzen ahalko, eta ez diot erraten ahalko zenbat damutzen naizen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.
-Zenbat zor diat? -galdetu zuen Hübelek, goibel. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.
Formularekin, zenbat ateratzen zen? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.
Hik esan zenbat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.
Ea zenbat irauten duzun horrela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 27. orr.
Datuak elkarren segidan eman behar dira, garrantzitsuenetik xeheenera: zer eta non, zergatik eta nola, zenbat eta noiz. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 125. orr.
Besteak zer bilakatu ziren, zenbat ziren, bizi zirenentz galdetzea ere ez zitzaion burutik pasatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.
Harrigarria da [...] zenbat kostatzen zaigun inori, bizi dela, bere meritua aitortzen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 171. orr.
Dena amaitu zenean, aitak ez zekien zer egin zuen, ez zuen gogoratzen zenbat ea zein aldetakoak hil zituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.
'Zenbat da?' esango duzu poltsikotik sos batzuk bilduta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.
-Zenbat da plater ilarra? -galdetu zuen Lenehanek. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.
-Zenbat dira konpondu beharreko kontuak? Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 54. orr.
Nork esan dezake zenbat eta nolakoak diren, Jaunak Frantziskoren bidez alde guztietan egiten dituen mirariak? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.
Hik ba al dakik zenbat ziren errege magoak? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.
Guk ez dakigu zenbat diren ortziko izarrak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.
Bihotzekoak jota, edo errepidean, edo minbiziaz hiltzeko dauzkadan probabilitateak zenbat diren kontuan hartuta, [...]. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 120. orr.
Zenbat zarete? -Esterrek leher eginda zirudien. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 125. orr.
-Zenbat ditu hilak gaur? -galdetu zidan bat-batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.
Zenbat mehatxu jaso dugun! Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.
Zenbat agurmaria errezatu nizkion nik egun haietan etxean genuen Ama Birjinaren irudiari! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 47. orr.
Zenbat lan egiten genuen!”Lucy gaixoa", xuxurlatzen du: "Zenbat gauza jasan behar izan dituen!". Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.
Zenbat aldiz, zenbat modutara, aditu ote dut "noskixeago ere" hori! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.
Zenbat sufritu ote zuen Sehrazadek gauez zer kontatuko egunez asmatu ezinik! J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 46. orr.
Grosrouvreri esker, abentura honetan sartuta nabilenez geroztik, zenbat gauza ikasi dudan! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.
Itsaso hartako zenbat ipuin abadeak kontatuak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 14. orr.
Zenbat galdera, eta zein erantzun gutxi. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.
Zenbat txosten, zenbat bidaia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.
Jakingo balute kopulatzen dugun bakoitzeko zenbat denbora pasatzen dugun horretan pentsatzen! J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 108. orr.
Titanic aipatzen da, baina zenbat eta zenbat naufragio izengabe, hitzen icebergetan erpina baizik ez ikustearren. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 160. orr.
Maiteok, zenbat bildu zareten hona! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 201. orr.
Ai, afektibitatea urritzen denean, zenbat kostatzen zaigun harremanen errealitate gordinari eustea! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.
Jakingo bagenu zenbat estimatzen duen erleak otalore hori gozoa! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Euskal baserritarrak zenbat begiratu behar izan dion zeruari! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.
Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino! Elizen arteko biblia Lk 12,24
Hainbeste zabor eta zikin, erreketatik hasi eta ibaietatik segi, lurra eta itsasoa bera zenbat zikindu ditugun! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.
Zenbat, mahasti honen fruitu berri garbiak lapurtu eta irensten saiatu zirenak! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.
Zenbat aldiz ez ote zizkion entzun amari hitz horiek beroriek umetan, berari esaten zizkiolarik? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.
Zenbat aldiz ez ote zuen huts egin! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.
Izan ere, zenbat ezjakin ez ote zaizkigun presaka gezurtatzera etorriko horrekin edo antzeko adibideekin! Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.
Zenbat urratze ez ote zuen egin! Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 214. orr.
Liburu horretan zenbat malenkonia ez dagoen! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.
Txantxarrak jotako haginak ordea, zenbat lan ez ote digun ematen atera nahi ez duenean! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.
Izan ere, zenbat oinarri ez ote dira atera ahal zenbakien izaeratik eta gorputz geometrikoen propietateetatik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.
Kontua galdua du dagoeneko zenbat bider ez ote duen egin oka sendagaiak direla eta. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.
Auskalo! Baina, ez dio zenbataren kopuruak batere inporta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.
Hiru minutu geroago kanpoan izanen nintzen eta haiek, berriz, agorrileko ortziral eguzkitsua deabruari oparitzen segituko zuten, auskalo zenbatak arte, zertan eta udan ohi diren albiste zirraragarrietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Eta gurina, zenbatean dago gaur? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.
Kobrea, hi. Zenbatean dago orain? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.
Zenbatean salduko zenizkioke zure zakukiok Jaunari? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 718. orr.
Tira, aitor ezazu, zenbatean saldu duzu eztia? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Gutxi gorabehera, besteei esateko, zenbatean aterako litzaiguke dena? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 90. orr.
-Zenbatean eramango gaituzu Cojimar-era? -galdetu zuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.
Arima hilen prezioa zenbatean zegoen jakitera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 260. orr.
Ikus dezagun batez besteko tenperatura zenbatean gelditu zaigun urriari dagokionean, gure lau hiriburuotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 396. orr.
Frantsesek hainbat bider egiten dutela, italiarrek beste hainbatetan, yankiek auskalo zenbatean, eta txinatarrek... Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.
Zenbatero idazten zenuen begiratu, zenbatean behin jasotzen zenituen erreparatu, eta azkar aski konturatu nintzen, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.
Zurrategira joan ninduan: jakin nahi nian noiz, non, zenbatean behin, zein egunetan husten zituzten tinak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.
Erabakitzeko eskubidea, zer-nolako harremanak nahi ditugun Nafarroa eta Ipar Euskal Herriarekin, erabakitzeko eskubidea nola gauzatu daitekeen, zenbatean behin, nola, Europarekiko harremanak... Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Nolako eta zenbateko zigorra zor zaion erru bakoitzari Jaungoikoaren epaia da, ez gizakiona. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.
Bezero batek kanpoan erre nahi ez badu eta salatzen ez badugu, zenbateko isuna ordaindu beharko dugu? Berria - Gaiak 2004-06-02
Aski zuen fardelen tamainari erreparatzea bakoitzaren barruan zeuden oihalek edo bestelako ehunek zenbateko pisua zuten jakiteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.
Kontsumo-Zuzendaritzak kontsumitzaileei gomendatu die zenbateko zorra egingo duten arretaz hartzeko. Berria - Ekonomia 2004-07-06
Kontua da ez dakigula zenbateko komisioa kobratzen duen. Berria - Harian 2005-11-05
Hala ere, ez zuen esan Euskal Y-ak zenbateko aurrekontua izango duen. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Zenbateko errenta duzu? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.
Zenbateko bidea dugu? Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.
Badakigu, konturatzen gara, egungo gizarte-moduan funtzionaltasunak zenbateko zama duen komunikazio-arrakastan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 117. orr.
Zenbateko indarra behar den bala erraldoi barne-huts bat Lurraren grabitatetik ateratzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Pentsa ezazu zenbateko dirutza xahutu izan duen aitak Mattengan, behin eta berriro; iruditzen zait nahikoa eta gehiegi egin zuela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.
Badaki kalkulatzen lurrak zenbateko hezetasuna behar duen eta zenbateko tartea utzi behar den zuhaitz batetik bestera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.
Bartolome Izetaren bozak halaxe ohartarazi zidan zenbateko isiltasuna genuen inguruan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 276. orr.
Peter gaixoa, zenbateko maitasun beharra izan behar duen! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 219. orr.
Pentsa zenbateko aldea, uzta on eta osatu bat izan edo erabat eskasa eta galdua bildu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.
Horrek denak zenbateko eragina izan dezake gure gorputzean? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.
Ikusi besterik ez dago zenbateko argitalpenak -milioika aletakoak- egin diren liburu honenak eta Saint-Exupéryren beste zenbaitenak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 11. orr.
Xavier Gonzalez de Rivera epaileak atzo zehaztu zuen zenbatekoa den kalte-ordaina. Berria - Kirola 2006-03-11
Zizeronek, hau jakinarazten digularik, ez digu esaten zenbatekoa zen kopuru hori, baina Dionek dio ehun mila sestertzio zirela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.
Arau hauek argitaratuz gure zientziaren handitasuna zenbatekoa den azaltzen saiatuko naiz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.
Argazki txukun bat egiteko, hainbesteko argi kantitate bat behar da, filmaren sentikortasuna (edo lastertasuna) zenbatekoa den. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Zenbatenaz gorputza gaiago den honelako edo halako objektuaren irudiak iratzartzeko, hainbatenaz ere gaiago da Izpiritua honelako edo halako objektuari ohartzeko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 245. orr.
Zenbatenaz izan ziren zientziak maitatuak Grezian, hainbatenaz izan ziren baztertuak Erroman. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.
Aitortu behar badut ere zenbatenaz irakurriago hanbatenaz ederrago atzematen ditudala holako hitzak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.
Eta zenbatenaz nire bihotzak partitzeari uko egiten dion, hanbatenaz frogatzen dit partitze horri men egiteko premia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 332. orr.
Zenbatenaz emakume horri so egon, hanbatenaz dut hura desiratzenago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.
Gurpilari lotuak ginen: zenbatenaz eta gehiago idatzi hanbatenaz zitzaigun iduritzenago halabeharrez irakurri behar genituela dendetako apaletako liburuak oro. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 51. orr.
Zenbatenaz ere gogopiztu ninduen haitzetako nikelaren analisiak, aurreko nire bizialdian, hainbatenaz ere makurrago abailarazten ninduen orain fosforoaren eguneroko neurketak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.
Ongi uler dezakezun bezala, zenbatenaz hark hitz gehiago egin, hainbatenaz gehiago zabaldu zitzaizkidan neuri begiak, ustekabeko batetik bertze ustekabeko baterat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 169. orr.
Guztiok horrela mugituko bagina mundua zenbatenaz ederragoa izango litzatekeen pentsatzen ari nintzen, tximista batek argiturik bezala Sophieren hurrengo nobelaz gogoratu nintzenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.
Ezin da sinistu zenbateraino aldatzen diguten aurreiritziek errealitateari buruzko ikuspegia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 140. orr.
Eginahalak egiten ari zen ez nendin konturatu zenbateraino zegoen kezkatuta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Ixil-ixila gelditu nintzen, ahal guziak eginez ez erakusterat emateko zenbateraino hunkia nintekeen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.
Magikoa zenbateraino den, beste auzi bat da. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.
Batzuetan zaila da jakiten zenbateraino edo noraino erreprimitu behar duen batek bere izaera zenbaiti atsegin gertatu ahal izateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.
Arkitektoak antzeman beharko dio zein neurritan komeni den proportzioari jarraitzea eta zenbateraino komeni den lekuaren izaerari edota obraren tamainari egokitzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.
Zenbateraino baliatu zara kazetaritzaz literatura egiteko? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 207. orr.
Zenbateraino da genetikoa? Zenbateraino dute kanpo faktoreek eragina? Berria - Gaiak 2006-03-16
Izan ere, demostrazio haiek, zenbateraino ziren luzeak? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.
Zenbateraino ahaltsua? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 190. orr.
Horra, adiskideak, zenbateraino nintzen ergela eta harroa garai hartan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.
Ez dakit nik bere krisiaren eragileak zenbateraino izan ziren espiritual-intelektualak eta zenbateraino pertsonalak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.
Egiaz ez dakit zenbateraino maite nauen edota inoiz elkarri musu bat emateko gauza izango garen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 251. orr.
Neure buruari galdetzen nion ea zertan ote zebilen orain Adela, ea zenbateraino sarturik ote zegoen droga kontuetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 131. orr.
Zenbateraino gauden erne, zenbateraino hartzen ditugun kontuan gauzak aldatzen ari direla, horrek lagunduko digu behar den lehia jartzen merkatuan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 180. orr.
Bertsolarien binakako lana zenbateraino den elkar-lan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 130. orr.
Ea teknologiaren gaitasun potentzialak zenbateraino ase ote zitzakeen gizadiaren gero eta eskari handiagoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Garbi zegoen Stephenek ikusmenezko analisi abstrakturako zuen ahalmena, baina zenbateraino axola zion "esanahi"ak? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Begira, Jauna, eta ikus zenbateraino nagoen mesprezatua! Elizen arteko biblia Nk 1,11
-Zenbatetan erran behar dizut, ni Louise naizela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 217. orr.
Ez da hemen erratekoa zenbat aitzin-gibel egin nituen eta zenbatetan desbideratu behar izan nuen, arriskutik urrundu beharrez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.
Zenbatetan ez ote dut gogoratu zer eragin duen bizilekuak jendearen izaeran eta moldetasunean! Zenbatetan etorri izan zaidan, ordutik honat, iduri hura, jaun André, neure bizitzako gaurik gautsuenetan partikularzki...! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.
Zenbatetan ez dugu, bada, uste ustelaren gainean jardun euskaldunok? Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 53. orr.
Jakingo bazenu zenbatetan jardun naizen horretan! Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.
· Saltzen dituzuen produktu guztietatik, zenbatetan azaltzen da etiketa euskaraz? Berria - Harian 2006-02-04
halaxe itaundu nion kaxa jokatu nahi zuenari, erdi keinuz eta erdi berbaz, hura zenbatetan emango zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.
Desberdintasun horiek zenbatetaraino behar diren kondutan hartu ala horien gainetik behar den segitu, holakorik ez balitz bezala, dena hortan ditake. Herria 2001-06-28
Falta delarik, orduan ohartzen gara zenbatetaraino den funtsezkoa eta bertzeak zer heinetaraino diren bigarren mailakoak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 85. orr.
Herriari atxikia baitzen, berak ez zekien oraino zenbatetaraino, misio hori onartu zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
Ikusi beharko da lege proposamen horri zenbatetaraino kasu eginen dio frantses gobernuak. Herria 2004-02-12
Ikusiko gure iduripena zenbatetaraino kondutan hartua izanen den. Herria 2002-09-12
Ez naiz neure burua psikoanalizatzen hasiko, baina badakigu pertsona bere bakarrean zeinen gauzaeza den, eta zenbatetaraino den gizabanakoa gizajobanako hutsa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.
Ez dugu jakin ahal izan zenbatez bainan lehen horiek dira irabazi dutenak. Herria 2002-10-17
Ez dugu xuxena jakin zenbatez irabazi duten xuberotar horiek Baigorri Zaharrer-Segiko bikotearen kontra, baina irabazi gisa guziz. Herria 2002-07-25
Ikusten duzu, adiskide eder horrek, egiatik zenbatez ere nintzen hurbil. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.
Orain bederen nahitaez jakitun baitzaude, aise sumatuko duzu zenbatez ere zure proposamena irrigarria zaidan iruditu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 419. orr.
Baina omorez zenbatez aberatsago ziren! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.
Orain ere zenbatez ez gintezke zuzenago, holako beldurño bat bihotzean atxikiz... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.
zenbatez ez ote dira gu baino zoriontsuago itsasoan barrena mundu berri baten bila abiatzen diren kolonoak; aurrera jarraitu baizik ez dute. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.
Zenbatez zigor handiagoa mereziko duela uste duzue Jainkoaren Semea hankapean erabili, sagaratu duen ituneko odola profanatu eta graziaren Espiritua iraintzen duenak? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.
Zenbatez zigor handiagoa ez ote du merezi izango Jainkoaren Semea hankapean erabili, sagaratu duen ituneko odola profanatu eta Jainkoak onginahiz eman dion Espiritua iraintzen duenak! Elizen arteko biblia Heb 10,29
Eta zenbatez ez da gehiago gizakia ardia baino! Elizen arteko biblia Mt 12,12
Zenbatez gaizkiago datorkio Kreatzaileari eta jainkozko zuzentasunari horrela prestaturiko arima bat bertan behera uztea! Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Zenbatez ederragoa [...] motor elektriko baten eginkizuna, ezen ez gihar-lan zakar, basati eta gaizki aprobetxatu hura! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.
Zenbatero idazten zenuen begiratu, zenbatean behin jasotzen zenituen erreparatu, eta azkar aski konturatu nintzen, axola gutxiko beste hainbat eskutitzekin batera, hamabostean behin iristen zitzaizula gizonezko berak igorritako gutun bat. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.
Zurrategira joan ninduan: jakin nahi nian noiz, non, zenbatean behin, zein egunetan husten zituzten tinak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.
Erabakitzeko eskubidea nola gauzatu daitekeen, zenbatean behin, nola. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Zenbat ere galdera egiten nizkion, zenbat ere aldiz saiatzen nintzen hura engainatzen informazio baliagarriren bat, apurren bat ez bazen ere, eman zezan, bat ere atarramenturik atera gabe jarraitzen nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 268. orr.
Zenbat ere gauza zentzugabe eta sobrako egiten zituen, denak iruditzen zitzaizkidan niri natural askoak eta ezinbestekoak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.
Nik, zenbat ere urratua nintzen, une horretantxe biratu nuen burua, bi segundo, hiru gehienez ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Ez dut uste nire erantzunak plazer handirik emanen dionik: aitor dezadan ordea ezen zorigaiztoko gertakari honetaz zenbat ere nagoen jakitunago, haren egilearen kontra are naizela sumintzenago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 488. orr.
Eta, ur hotzez busti ondoren zenbat ere sendoago eta freskoago sentitu, hainbat biziagoa eta jasanezinagoa bilakatzen zen une bateko beldurraren sentipena. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.
Zenbat-eta gutxiago jakin, errazago hitz egiten da nonahiko errealitateaz, eta zernahiren errealitateaz, hala fisikan nola politikan eta bizitzan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.
Zenbat eta gehiago bereganatzen den, gehiago gaitzen da Jainko txit onagandik mesedeak eta dohainak hartzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 43. orr.
Jainko maneei opariak eskaintzen eta, zenbat eta okerrago aurkitu, gogotsuago jotzen dute erlijiora. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.
Beste planetak ere, zeruaren ertzetik zenbat eta tarte handiagora dauden eta beren orbita lurretik zenbat eta hurbilago daukaten, azkarrago dabiltzala iruditzen zaigu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.
Garbi dago txanponaren erabilgarritasuna areagotu egiten dela zenbat eta eremu handiagoan izan erabilera legala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Zenbat eta kalifikazio hobea, lehentasuna ere handiagoa izango du aukeratutako ikasketetan matrikula egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.
Beraz, gehiago irabaziko du trukean zenbat eta sendoagoa izan inportazio-eskariaren prezio-elastikotasuna, eta zenbat eta ahulagoa izan esportazio-eskaintzaren prezio-elastikotasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.
Zenbat eta eremu zabalagoan, eta zenbat eta euskaldun gehiagok erabiltzen dituzten ezaugarriak, egokiagoak dira eremu txikietan eta hiztun gutxiren jardunetan erabiltzen direnak baino. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 140. orr.
Berdin zaidala zein lineatan, zenbat eta azkarrago hobe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.
Zenbat eta iraultzaileagoa izan mezua bere muinean, are garrantzitsuagoa litzateke aurkezpen ezagun eta atseginez jantzita ematea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Mundu honetan zenbat eta jakintsuago eta boteretsuago izan ziren, are oinaze larriagoak jasango dituzte infernuan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 105. orr.
Horregatik ikaratzen nau haren presentziak; zenbat eta gehiago pentsatu, are gehiago beldurtzen nau. Elizen arteko biblia Jb 23,15
Zenbat eta asmoa endoxalagoa izan, are eraginkorragoa da ilusioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.
Baina, zenbat eta gehiago pentsatu hartan, are argiago ikusten dut Molly. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.
Zenbat eta hartaz pentsatuago, etorkizuna are beltzago ageri baitzitzaien alemanen aurka matxinatu ziren zamaketariei. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.
Erosotasun hori bada tranpa ere, zeren eta zenbat eta ordu libre gehiago izan, are eta proiektu gehiagotan sartzen bainaiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 265. orr.
Nire sorlekutik zenbat eta hurbilago, are kasu handiagoa nik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.
Hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago. Elizen arteko biblia EsZ 16,21
Hala kareorezko berdinketa-geruza zenbat eta gehiago finkatu, orduan eta luzaroago iraungo du zarpeatuak sendo. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.
Gizon suharra naiz, eta zenbat eta arriskutsuagoa bihurtzen zaidan bizitza, orduan eta zoriontsuagoa naiz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
Garbi izan dezagun gure desiragaia zenbat eta gertuago izan, orduan eta liluragarriagoa izango dela hartaz gozatzea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.
Zenbat eta hurbilago kolegiora itzultzeko eguna, orduan eta isiltasun handiagoa sentitzen nuen inguruan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.
Zenbat eta euskaldunago, orduan eta bakarrago, eta arrotzago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.
Zenbat eta ezberdinago izan kanpoko egitura, orduan eta argigarriago gertatzen zaigu Klararen testigantza oinarrizko frantziskotar identitatea ulertzeko eta hartaz jabetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.
Zenbat eta argi-iturria hurbilago, orduan eta gehiago konbergituarazi behar dira argi-izpiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Zenbat eta finago moztu lerroak, orduan eta luzeagoa izango zen soka, eta orduan eta handiagoa sokak bere baitan hartuko zuen azalera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.
Zenbat eta justuagoak izan legeak, zenbat sakratuagoa eta bortxaezinagoa segurtasuna, orduan eta handiagoa soberanoak bere menpekoei gordetzen dien askatasuna. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Zenbat eta gehiago ohitu Errusiarekin, mendebaldartzen ari ziren herri ez-errusiar haiek, orduan eta biziago ohartzen ziren petritar Errusiaren Mendebaldeko bernizaren axalkeriaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.
Hizkera eredu batek [...] zenbat eta bizitasun handiagoa izan, hau da, zenbat eta hiztun gehiagok erabili, orduan eta hobe. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 32. orr.
Eta zenbat eta ikasle gehiago kanpora bota, orduan eta gusturago bera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 223. orr.
Badirudi, hala ere, zenbat eta gehiago nik zuek maite izan, hainbat eta gutxiago maite nauzuela zuek ni. Elizen arteko biblia 2 Ko 12,15
Zenbat eta luzeago, hainbat eta biribilago. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 98. orr.
Zenbat eta Jainkoaren laguntza jarraikiago izan ariman, hainbat eta zoriontsuago izanen garela bakoitza gure bizian. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.
Zenbat eta eurak handiago, hainbat eta jauskera handiago eta larriagoa izan zuten. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.
Zenbat eta elkarren berdinagoak aurkituko, hainbat eta egiazkoagoa azalduko da ez direla ahalmen bat beraren azalpen desberdinak, euren oinarrizko ahalmen dei daitekeenarenak baino. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 39. orr.
Zenbat eta ezagunagoa izan kirola bera, hainbat eta ulerterrazagoa izango dugu araudia. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.
Zenbat eta orbain gehiago, hainbat eta konprometituago, jatorrago, iraultzaileago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
· Bide batez hainbat sublimeago egiten du guda horrela daraman herriak, zenbat eta handiagoak izan diren jasan dituen arriskuak, kementsu jardunez. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 58. orr.
Zenbat eta zenbat miliun sartu dituzte beren moltsan ez dugu sekulan segurki jakinen. Herria 2003-05-15
Egunero ikusten dugu telebixtetan zenbat eta zenbat Estatu Batuetako soldado bilduak diren Koweit deritzan estaduan, zenbat eta zenbat ontzi, hegaztin eta bertzek inguratzen duten Irakeko erresuma. Herria 2003-03-06
Ez da harrigarri zenbat eta zenbat maite zuten katixima egile hori arnegitar eta Pekoetxetako luzaidar haurñoek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.
Zenbat eta zenbat eskorgatara ongarri eramanik baratzera! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 143. orr.
Paris, Vezelay, Le Puy eta Arles hirietara heldu aitzin, zenbat eta zenbat hiri eta herri ez dituzte zeharkatu orain, hemen, Camino bakar bat eginen duten mila bidek? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.
Zenbat eta zenbat gertaera ez ote nion entzun bati zein besteri, zenbat eta zenbat zulo ote zeuden sasiak estalirik, tiroz hildako hainbaten hezurren hilobi? Begira zenbat eta zenbat fotokopia eginarazten didan alfer-alferrik, ni bere bulegotik ahalik eta urrunen edukitzeagatik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.
Dakizun bezala, zenbat begi, hainbat ikuspegi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.
Zenbat musikari, hainbat ikuspegi. Berria - Kultura 2004-10-30
Entzun dudanaren arabera, zenbat buru hainbat aburu zegoen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 57. orr.
Zenbat lokarri, hainbat askatu behar. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 120. orr.
Ordainetan, merkatuak arrakasta eskaintzen dio kalitatearen galga bakartzat: zenbat saldu, hainbat balio. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.
Agindua betetzen ez zuen herriari, zenbat marinel falta, hainbat kortsu baimen kentzen zizkion, hainbat agiri eta errege mesede. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.
Gizartea zenbat ahulagoa hainbat zigortzaileagotzat zuela, gizabanakoa bezalaxe. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 98. orr.
Hitzak zenbat letra dituen, hainbat maila izango ditu hitz-eskailerak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 71. orr.
Lurrun-bainuen aretoak eta izerditzeko gelak bainu beroen ondoko gelan egon behar dute, eta zenbat duten zabaleran, hainbat izango dute altueran. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Zeinu bakoitzean, horri dagokion hilabeteak zenbat egun dituen, hainbat zulo egingo dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.
Zenbat herri, hainbat hilerri dira gurean, baina guztiak kristautasunak agintzen duen eran. Berria - Harian 2005-02-23
-Zenbat txapel, hainbat txepel. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 94. orr.
Soinekoak zenbat, ohoreak hainbat. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 240. orr.
auskalo zenbat (65); badakizu zenbat (14); bakoitzak zenbat (10); batek daki zenbat (10); begira zenbat (14); beste zenbat (24); ea zenbat (23); esan zenbat (8); ez daki zenbat (19); ez dakigu zenbat (21); ez dakit zenbat (194); ez dakizu zenbat (11); nik dakita zenbat (9); nork daki zenbat (11); pentsa zenbat (24); proposizioa zenbat eta (10); zehazki zenbat (14); zehaztu zenbat (15)
zenbat aldatu (10); zenbat aldiz (284); zenbat aldiz entzun (14); zenbat aldiz esan (19); zenbat aldiz ez (62)
zenbat balio (60); zenbat balio du (15); zenbat balio duen (23); zenbat behar (25); zenbat bide (11); zenbat bider (39); zenbat buru (17)
zenbat da (22); zenbat den (11); zenbat denbora (272); zenbat denbora behar (27); zenbat denbora beharko (22); zenbat denbora egin (16); zenbat denbora egingo (12); zenbat denbora eman (17); zenbat denboran (16); zenbat denboraz (26); zenbat dira (24); zenbat diren (37); zenbat diru (97)
zenbat egin (9); zenbat egun (43); zenbat egunez (8); zenbat emakume (9); zenbat ere (9); zenbat eta (1161); zenbat eta aurrerago (11); zenbat eta azkarrago (9); zenbat eta gehiago (185); zenbat eta gorago (14); zenbat eta gutxiago (20); zenbat eta handiago (30); zenbat eta handiagoa (23); zenbat eta handiagoak (10); zenbat eta hurbilago (13); zenbat eta lehenago (27); zenbat eta nola (8); zenbat eta txikiagoa (8); zenbat eta urrunago (10); zenbat eta zenbat (56); zenbat ez (22)
zenbat falta (14); zenbat gara (9); zenbat gauza (62); zenbat gehiago (18); zenbat gezur (10); zenbat gizon (12); zenbat gustatzen (15)
zenbat haur (11); zenbat hazi (8); zenbat hil (21); zenbat hitz (12); zenbat holako (19)
zenbat ikasle (8); zenbat indar (8); zenbat iraun (21); zenbat iraun zuen (11); zenbat iraungo (24); zenbat iraungo duen (11); zenbat irauten (14); zenbat izan (22); zenbat izango (14)
zenbat jende (89); zenbat jendek (18)
zenbat kilometro (11); zenbat kontu (9); zenbat kosta (8); zenbat kostatzen (25); zenbat kostatzen den (12)
zenbat lagun (30); zenbat lan (31); zenbat lan egin (10); zenbat langile (21); zenbat lanpostu (8); zenbat liburu (10)
zenbat maite (48); zenbat maite dudan (8); zenbat metro (13)
zenbat nahi (14); zenbat neke (8)
zenbat ordaindu (21); zenbat ordu (27); zenbat ote (22); zenbat ote dira (8)
zenbat pertsona (14); zenbat pisatzen (13); zenbat puntu (8)
zenbat seme (12); zenbat seme alaba (9); zenbat sufritu (9)
zenbat ur (11); zenbat urrats (8); zenbat urre (8); zenbat urte (149); zenbat urte dituen (10); zenbat urte dituzu (20); zenbat urte izango (8); zenbat urte zituen (8)
zenbat zarete (9); zenbat zen (8); zenbat ziren (24); zenbat zor (31)
pentsa zenbateko (8); zenbateko eragina (11); zenbateko garrantzia (13)
zenbatekoa da (10); zenbatekoa den (42); zenbatekoa izan (8); zenbatekoa izango (11); zenbatekoa izango den (10); zenbatekoa zen (8)
zenbateraino da (9); zenbateraino den (24); zenbateraino diren (8)
zenbaterainoko garrantzia (13)
zenbaterainokoa den (28); zenbaterainokoa zen (11)
zenbatetan ez (16); zenbatetan ez ote (13)
zenbatez ere (22); zenbatez ez (8)
[3] zenbateko aldea (7); zenbateko aurrekontua (4); zenbateko diru laguntza (3); zenbateko dirutza (4); zenbateko eragina (11); zenbateko eragina duen (3); zenbateko eragina izan (4); zenbateko eragina izango (3); zenbateko estimazioa izan (3); zenbateko garrantzia (13); zenbateko garrantzia duen (3); zenbateko garrantzia ematen (3); zenbateko inbertsioa (4); zenbateko inbertsioa egin (3); zenbateko indarra (4); zenbateko kostua (3); zenbateko lana (3); zenbateko lanak (3); zenbateko tartea (3); zenbateko zigorra (3)
zenbatekoa den jakiteko (3); zenbatekoa den mailegua (3)
zenbatekoa izan (8); zenbatekoa izan den (3); zenbatekoa izanen (6); zenbatekoa izanen den (3); zenbatekoa izango (11); zenbatekoa izango den (10)