Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidea zelaitu egiten den paraje batean, enborrak daude metatuta eta kamioien zain. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Badirudi etxe eta borda inguruetako larreak itxi, labakitu eta zelaitu zirenetik, murrizten joan zela ganadu bazkatako otea lantzeko usarioa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
Ttipiren trebeziak zelaitu zizkigun elkarrenganako bideak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Kontu hark har zezakeen bidea aurreikusita, joan aurretik malkarra zelaitua nahi zuen berak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.
Paperak zituen, Joana erreginak sinatuak, eta horiek mendi guztiak zelaitzen zizkiguten, bidean aurkitzen genituen herrietan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.
Nola beaumondar traidoreak, harekin etsaiturik, zabaldu eta zelaitu zion atzerritarrari konkista bidegabearen bidea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.
Gizonari, ez zitzaion beste irtenbiderik, emakumeak maita zezan, haren zorionbidea zelaitzea eta leuntzea baino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 173. orr.
Kirol arlotik begiratuta, erakargarriegia ez den talde batera joatekoa bazen ere, jaso behar zuen dirutzak malkar guztiak zelaitzen baitzituen. Berria - Kirola 2006-01-18