Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelaiak apaltzen eta mendi garaiak luzatzen ziren; haitzek ezin baitzuten hondoratu, ez alde guztiek era berdintsuan lautu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.
Bulldozer batek, bazter auzo bat suntsitu eta lautzen ari zela, txabola bat bota du barruan bizi ziren bi atso zapalduz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak, ongi lautu eta berdindua geratu arte. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.
Lurrezko munduan, mundu errealean, badira armadunak, Auschwitz eraikitzen dute, eta prestu eta armagabeek lautu egiten diete bidea; horregatik Auschwitzengatik aleman orok erantzun behar du; areago, gizon orok. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.
Ez diogu bidea lautuko. Berria - Mundua 2004-04-04
Ideia handiak beharrezkoak dira bide berriak irekitzeko, harriak hausteko, itsas ezpondetako labarrak lautzeko. Atzo ere, bezperan bezala, azken orduko erosketek baino ez zuten emaitza txukundu (lautu, egia esan). Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.
Goraipatu duen kultura esentzialki espainol hura guztia guztiz "latinoa" da [...] Erromak arrazagabetu eta lautua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 249. orr.