Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zekor 1 iz txahal arra, zezen gaztea. ik txekor; idisko; ergi.

Errepide azpiko tunelaren inguruan, azienda zegoen salgai: zekorrak, ardiak, ahariak, txahalak, antxumeak, zaldi pare bat, asto umil bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 94. orr.

Biharamunean sakrifizioak eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari: mila zekor, mila ahari, mila bildots, isur-opariekin batera.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,21

Gazteak ziren, eta neska faltaz nazkatuta, zekorrekin aritzen ziren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 29. orr.

"Hurrengo zekorra saltzen dugunean dirua bidaliko diogu Josebari" hitzekin bukatuko du aitak gosaria.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.

Hiltegira daramaten zekorrari bezala, atean lotuta geratu zitzaizkion hankak errabinoari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

Egistok prestatu zian nire heriotza, nire emazteak lagundurik; etxera gonbidatu, oturuntza eskaini, eta zekor bat bezala hil nindian, lagunekin batera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 79. orr.

2 (izenondoekin)

Txakur zaindari horzgabeak; zekor adargabeak; lanerako zaldi zikiratuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 177. orr.

Deslai dabilen zekor betizu baten bila.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.

Hartu zekor gizena, larrutu eta burduntzian jarri festa egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.

Behinola, ardi, idi eta zekor gizenduak hil zituen Adoniasek opari bezala Zohelet haitzaren ondoan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,9

Zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion berehala aton zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 49. orr.

Horixe da egun merkatua: pentsamendu bakar hegemonikoak gurtzen duen zekor sakratua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bost xerra zekor-zangar jarri zituen mahai gainean Ruche jaunak, hezur eta guztikoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Berehala aditzen zuen zekor-larruaren usaina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Besteak beste, eskulangintza azoka, zekor erretzea eta dultzaineroak izango dira.  Berria - Kultura   2006-03-09

Jeroboam erregeak, aholku eskatu ondoren, bi zekor-irudi egin zituen eta esan zion jendeari: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,28

Urrea zizelez landuz, zekor-irudia moldatu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus