Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txekor 1 iz zekorra.

Jendeak, kontzientzia hartuta, oilasko, urde, txekor eta gainerakoei eman zaien tratua gaitzetsi eta galaraziko du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare, basamortua bezain bakar; txekorren larre eta etzaleku bihurtu da.  Elizen arteko biblia   Is 27,10

Hiltegira daramaten txekorra ematen dut.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 104. orr.

Bakeroen filmetan lakioarekin txekorrak harrapatzen dituztenean bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

Abeltzain gehientsuenek aratxea, txekor emea, dute bizibide.  Berria - Harian   2005-08-28

Harategi-gakoekin zintzilik jarritako txekor larrutu bati ezkutuan puska kentzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Ehorzketaren bezperan txekor gisatua prestatu genuen zeremoniaren ondoko otordurako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.

Sancta-sanctorumean sartu ohi zen, berekin hartuz txekor baten odola, ikatz piztuekin batean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Bere hartan jarraituko dute txekorretarako behiekin.  Berria - Ekonomia   2006-03-23

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bestelako hainbat ekitaldi izango dira, Urnietan: sagardo dastatzea; txekor erretzea; [...].  Berria - Kultura   2006-02-03

Horrelakoari serioski azaldu behar izaten zaio itsas zapoa ez dela inondik ere zapo mota bat, eta 'riz-de-veau à la financière' ez dela txekor irribarrea bankeroaren andrearen erara prestatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 162. orr.

Ikusi dute ikasleek ere, eta Andonik, zer edo zer esate aldera, zera galdetu dio txekor jabearen semeari: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 188. orr.

3 irud/hed

Eskolan oraindik lehenengo maila bukatu ez duten txekor errenkada bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus