Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeken (164 agerraldi, 74 liburu eta 20 artikulutan) 1 izond dituen ondasunak ez emateko edo ez gastatzeko gehiegizko joera agertzen duena. ik zikoitz; diruzale; zuhur.

Oso aberatsa zen, baina ez zekena, gastatzailea baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Eskuzabala, eta zekena; lagunik onena, eta traidoreena.  Berria - Kultura   2006-02-21

Ez duk prokuradorea eta probintziako funtzionario esku-labur zeken horiek bezalakoa, haiek kopek bakoitza begiratzen ditek eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Ez duk ezagutzen Pliushkin, bere jendeari janari urria ematen dion gizon zeken hori?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

Lance Armstrongek nagusi zekena izan behar du, garaipena lortzeko grinaren aitzakian taldekideak gogor, gupidarik gabe zigortzen dituena.  Berria - Kirola   2004-09-05

Jainkoak zirela pentsatu genuen eta opariz estali genituen; gerora jakingo genuen zerri gosetiak baino ez zirela, urrezale zekenak besterik ez.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.

Gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Hamar urte dira jo eta ke ari naizela lausengatzen hemengo dirudun zeken zikin batzuk.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Non kabitzen da hain aita zekena, hain gupidagabea, hain zitala?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 275. orr.

Ez da niri hamar mila ukatzeko bezain zekena izango?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.

Ez izan eraman gutxikoa zeure otoitzean, ez eta zekena ere limosna ematean.  Elizen arteko biblia   Si 7,10

Maitasunak zeken bihurtu ninduen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 135. orr.

Afifi anderea zeken samarra zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Aarón Loewenthal, jende guztiarentzat, gizon serioa zen; beraren lagun min bakanentzat, zeken hutsa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

2 irud/hed

Ontzi hondoratuko marinela azken oholari nola, halaxe atxiki gintzaizkion eskaintza zekenari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Bere bihotz lehor zekenaren baitatik sortua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Lur zeken, lur gogor, lur harrizu, lur astun, lur nekagarri, lur gorri, lur lehor, lur basitu, lur beltz, lur amorragarri, lur madarikatu eta dohakabe honen gainean zuhaitz adar bat ikusi zuenetik, urkabea prest zeukan gizonak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

Zeruek lehertuak zituzten beren sabelak eta isuriak haize zekenenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

[Ardiaren] haragiak gustu eta urrin berezia du, bortitza, pentoka malkarretako belar zekenarena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Margarekin izandako eztabaida, hitz egiteko erabili zuen modu zekena, aitzakia izan zen, onartu beharra dut.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Zekena da biktimak jatorriaren arabera diskriminatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Nolanahi ere, adierazteko erabili zuen modu hura zekena, zakarra eta gupidagabea iruditu zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Askotan ikusia zuen bere burua, ametsetan: errebolber irmoa harengana zuzendu, eta bihotz-zeken hura bere erru zekena aitortzera behartzen zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

Ea zergatik egiten zuen negar galdetu nion berriz ere, nahiko nuena baino zekenago, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 441. orr.

Aihotz bat altxatu eta hiru kolpe zeken jo zituen bere beso sendo biluziarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Olaizolak, sake zekenak lagun, emeki eta segurki gaina hartu du eta partida bururatu da 22/15.  Herria   2001-10-04

3 (adizlagun gisa)

Arrantzan hasten badira ez zietek filiñoei baino are zekenago ordainduko?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Berdin duela batzuetan zeken jokatzen badu, zekenkeria maitasunak eraginda bada.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 47. orr.

Indarrez astindu zituen bigarren solaskideak zeken eta hotz luzatu zizkion bi hatz soilak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 112. orr.

Zeken eta handiusteko segitzen zuen, zinez, Basurtokoen seme nagusi Joaniko nirekin adiskidetu berriak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 387. orr.

Eleez zeken zebilela konturatzen zen Maiana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Esan beharra zaukaat nire iritzian zeken samar jokatu duala, Fidel.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

4 (izen gisa) pertsona zekena.

Zekenaren gutizia ez da bere parteaz asetzen, zikoizkeriak arima lehortzen dio.  Elizen arteko biblia   Si 14,9

Esan beharra zaukaat nire iritzian zeken samar jokatu duala, Fidel.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

Bi errublo eta erdi kendu dizkidak arima bakoitzeko, zeken ustel horrek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Gurasoei kontu eman gabe, goiz batean neskatxa hau, salto batean, pertsekuzioa zuzentzen zutenengana joan omen zen, haiei beren zekena aurpegira hitz goxoz egoztera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrian -ez bainaiz gehiago joaten, bertan galtzeko beldurrez- zeken fama dut.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Oso hitz-zekena zen bere egitandien berri emateko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Askotan ikusia zuen bere burua, ametsetan: errebolber irmoa harengana zuzendu, eta bihotz-zeken hura bere erru zekena aitortzera behartzen zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus