Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai angelu zuzenarentzat, bai angelu zeiharrarentzat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.
Eguzki izpi zeihar batek kaiola jo eta txonta kantuan hasi baitzen txio-txio zorrotzez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.
Argiontziaren izpi zeihar batek begi ireki bat distirarazi zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.
Argi zeiharren eta itzal mugikorren artetik, hautsez beteriko hostoen eta belar zapalduaren usaina zetorren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.
Xirripa hau, zoruaren arradan hondoraturiko habe hustu batean laster egiten zuela plano zeihar eta gainbeheran, bordan zulatutako begi batetik zetorren. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 215. orr.
Gorputzek apur bat inklinatu egin behar dute; ahalik gutxien, noski, ez dadin pentsa errealitateak ezeztatuko lituzkeen mugimendu zeiharrak asmatzen ari garenik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.
Ataria, zuzena izan ordez, zeiharra zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Atzo arratsaldean, kanpalekura itzuli nintzelarik, errukia eta aurpegi ilunak aurkitzea espero nuen, eta zeihar begiratuak, bezperagoko egunetan halakorik sumarazi zidatenengan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
Eguzkia zeihar sartzen zen pabiloian, gaztei kirats sendoagoa zerien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.
Abiadura azkartuz gero, berriz, lerroak gero eta zeiharrago egiten ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.