Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehar (orobat zear g.er. eta ziar g.er.) 1 adlag elkartzeen lehen osagai gisa, zeharka dagoena, zeharkakoa dena, edo zuzena edo aurrez aurrekoa ez dena adieraziz. (ikus beheko konbinatorian zehar izenondoaren agerraldi maizkoenak).
2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Hiru oinordeko-mota ezarri zituen, ondorengoak, aurrekoak eta zehar-ahaideak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

Kerosenozko argiontzia zehar-hagetako batetik esekirik zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.

Urreztatu oholak eta zehar-egurrak, eta egin urrezko eraztunak, hauetatik zehar-egurrak pasarazteko.  Elizen arteko biblia   Ir 26,29

Eta zeru zurixka hartan euriak zehar-arraia ilunak osatzen zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Ponzo-ren ilusioan, adibidez, goiko marra "urrutiago" balego bezala ikusten da, zehar-marren konbergentziak eragiten duen perspektiba-efektuak eraginik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.

Une horretan ez zitzaizkidan interesatzen zehar-kontu horiek, eta jarraitzeko presatu nuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.

Larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka, esan beharreko hartarik ihesi beti, esan nahi eta esan ezinez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Haren zehar-mintzoa, oporrak behar-beharrezkoak omen nituelakoa, derrigorrez ironikoki ulertu behar nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

Zehar-hitzez, zehar-keinuz, bertako trikimailurik oinarrizkoenak jakinez gero, jokoan hasiko litzatekeela jakinarazten zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Ez baitzituen harrapatzen zehar-hizkera, aurresuposizioak, ironia, metaforak, txantxak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Halako itzulinguru eta zehar-galdez kausitzean ezagutzen dutela ene semea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 69. orr.

Ondotik pasatzerakoan, zehar-so egin nion hegalak berriz ere irekitzen ote zitzaizkion janzkiari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Beste zehar-esan hura, alegia berak jende gehiegi gonbidatzen zuela (egia zen), eta batzuri ostatua herrian bilatu behar izaten ziela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 13. orr.

Promes bat betetzeari buruzko zehar-aipamen lauso eta misteriotsua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Belarrien zehar-aipua arbitrarioa da, eta keinua, berriz, jatorriz, sinagogan judu prestuek trukatzen zuten agurraren parodia sakrilegoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.

Gogoko zuen, gainera, katolizismoari zehar-eztenkadak ematea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 232. orr.

Huraxe zen bere zehar-oldartze, jukutria, azpijoko eta portaera lizun guztien zioa eta helburua.  Berria - Kultura   2004-05-23

Galdetu nuen bakoitzeko, zehar-eskapo beste erantzunik ez nuen jaso.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 125. orr.

Gorputzeko atal gehienetan, zehar-konexioak izaten dituzte tarteka auzo-arteriek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Badira beste zehar-lotura asko ere, zelula horiek sareetan biltzen dituztenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Izterrezur edo femurraren buruaren zehar-ebakiduran ikusten diren trabekulen antolamendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Zehar-ondorioak dira horiek.  Berria - Kultura   2006-04-12

Sei mila tona itsasoan hondoratu izana ongi zetorkiokeen bertako arrainei, agian, baina gizadiaren kaltetan doa, gizakiak gosez hiltzen segitzeko zehar-neurria baita.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Eremu propioaz gainera, gure jarduera osoa busti behar duen zehar-lerroa ere bada.  Berria - Harian   2005-09-21

Tipografoen abileziaz fio naiz, tipografoak, botikarien familia edipiko eta ospetsuaren zehar-tribu hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Haren zehar-begiak hazka egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.

Zehar-begiz, anaiaren esku bat ikusi nuen, narraska, neskak jantzirik zuen bere txabusinaren azpira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Halako itzulinguru eta zehar-galdez kausitzean ezagutzen dutela ene semea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 69. orr.

3 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, bigarren osagaia izena ez dela)

Jolas-gelako ateak kristal zehar-argitsuak ditu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Honela esango zuen, izeba Kate eta izeba Julia zehar-aipatuz: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 286. orr.

Kristinari zehar-begira egiteko denbora kostatu zitzaion ohiko irribarre kokina agertzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Dena zen, hala esaterik badut, zehar-amestua.Euskaraz zergatik idazten dugun ari zaizkigu zehar-galdezka.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.

• 4 izond okerra, zeharkakoa. ik zeihar.

Halako aukerak ez dirudi Jainkoaren deia denik, okerra eta zeharkakoa delarik; honetan asko okertzen dira, aukera zeharra eta txarra jainko-deitzat harturik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 109. orr.

Zuzen berarekiko zut den zuzen batek eta zeharra den zuzen batek nahitaez elkar ebaki behar dutela kontuan harturik frogatu nahi izan zuen Nasirek 5. postulatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Honek mutila begi zeharrez ikusi zuen, kikara bat te edaten ari zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Orain konprenitzen ditiat herritarren begirada zeharrak hitaz urguiluz ari nintzelarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Igandez herriko bidexka zeharretan lasterka nabil zakurra ondotik dudala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 128. orr.

Euri zeharrak kabinako bitrak kolpatzen dituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 60. orr.

Beste inori entzuten ez zitzaizkion hitz miragarriak esaten zituen: gipura, izurdurak, Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak...  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

5 zeharrean

-Metrailatzailea! Zeharrean ari dira igarotzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 51. orr.

Areto guztia korritu behar izan nuen, luzeran, zabaleran nahiz zeharrean, barrez lehertzeko zorian zegoen neska gazte hura lepoan neramala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

6 zeharretara adlag zeharka.

Batera, bestera, zeharretara eta trabeska.  Berria - Kirola   2004-04-06

-Hiru gora... zeharretara bi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.

Doña Rosak esaten zidanan nolako zuloak nahi zituen, handiak edo txikiak, goitik behera edo zeharretara, eta nik berehala egiten nitinan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Argi eta garbi ikusten baitugu pisuak, goitik amiltzean, ez daitezkeela, eurenez behintzat, zeharretara mugi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 113. orr.

Korronteak zeharretara zeraman hara, eta minutu batzuen ostean lurmutur txiki bat erdietsi zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 72. orr.

Eguzki lapranak hiribidea zeharretara hartu eta bi itzalak neurrigabe luzatzen zituen galtzadan zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Ilunpe zarratuaren artetik, neska gaztea ikusi zuen zeharretara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

Sorbeltzak goi-goian zebiltzan, zeharretara bizi-bizi hegaka, eta gure inguruan txilioka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 87. orr.

Charliek zeharretara begiratu zion Mollyri.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 73. orr.

Corleyk zeharretara begiratu zion lagunari, eta irribarre desatsegin bat agertu zitzaion aurpegian.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 79. orr.

Zeharretara so eginda, zetazko belo berdeak jantzirik dantzan ari zen emakume bat ikusi zuen Ellenek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

7 zeharretik adlag

Neure parean, taldekide bat zeharretik ikusi eta harixe pasatu nion baloia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 143. orr.

Idazketa horren testigu naiz, zeharretik begiratuz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 308. orr.

Lepoa luzatu zuen eta, horrela, emakumea jotzen ari zen bitartean, Emile zeharretik ikusi ahal izango zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.

Ibiliz hizketan gindoazela, zeharretik nolabaiteko harriduraz ikusmiran ninduzula nabaritu nuen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

8 zeharrez adlag zeharretara, zeharka.

Neskatxak zeharrez begiratu zion eta, ilea txirikordatu bitartean, erantzun: [...]. Besaulkian jarraitzen zuen, furfuriak hartua, baina leiho aldera jiratu zen, hari zeharrez begiratzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Neskak, zeharrez, gizonaren gorputz luze eta galantari erreparatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

-Zein ordu dela kalkulatzen duk? -galderaren hutsala nabarmentzeko hormako erlojuaren orratzak irakurri zituen zeharrez-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 114. orr.

Gazte biak paseoan hasi dira patioaren alderik alde, agurearen kromoa zeharrez barrandatzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Sekulako zintzarri eta kate azantzaz sei mandok tiratutako diligentziari behako ikaratu bat egiten ziola zeharrez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

9 zehar-begirada (orobat zeharbegirada g.er.)

Ibiltzeari utzi gabe zehar begiradak egin dizkio urari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 32. orr.

Farringtonen begi uher astunek zehar-begirada bat luzatu zioten lagun-taldeari, txantxetan ari zitzaizkiola ulertzen zuela erakutsi nahirik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.

Txamarrok zehar begirada bat bota dio Joxeri Abelekin jarraitu aitzin.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Zehar begiradek argiro adierazten dute Abelek agurearen hurrengo mugimenduez jabetzeko eginahalak eginen dituela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 96. orr.

Liluraturik utzi zuen haien zehar-begiradaren adierazpenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Zehar begiradaz ohartu zen non zeukan Angiek eskua jarria eta berea eraman zuen hara.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 160. orr.

Zure aitaren zehar-begiradak, amaren hasperenak, ahizparen barre txikia... ez dago sekreturik niretzat.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 45. orr.

10 zehar begiratu (orobat zeharbegiratu g.er.)

Anaiari zehar-begiratua egin, oporto-kopa gora altxatu, eta azken hitzak esan ditu tabernatik irten baino lehen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

Zehar-begiratua oinetakoei eta galtzerdiei, bidean botata zeuzkanei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.

Kanpoan egon den bitartean bi gizonek, jateari utzi gabe, zehar begiratuak gurutzatu dituzte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Zehar-begiratu ilunekin eta amorraziozko marmarrekin, ikasleek liburuak zabaldu zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.

-Hala eta guztiz be, penagarria da arraunean egin beharra -esan zion Hagridek, Harryri beste zehar-begiratu bat eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 62. orr.

11 zehar-estilo

Hizketetan aberatsak, dena hizketen bidez adierazten dute, zehar estiloa baztertuz. Zehar-estiloa urrun eta ahula da; badakit nire kontaeraren eragingarritasuna sakrifikatzen ari naizela; imajina ditzatela nire irakurleek gau hartan hala larritu ninduten esaldi etenkatuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Zehar estiloz kontatuta, haren jardunak baluke hari logikoa, eta horixe jasotzen saiatzen zen Gabin, lagunaren estropezuak eta tartekako esanezinak gora-behera.     «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

12 zehar-haga (orobat zeharraga)

Burdin sarea altua zen, txikia, hiru barrarekin eta zeharragarik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Kerosenozko argiontzia zehar-hagetako batetik esekirik zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.

Peter zutik zegoen, burua zeharraga baten kontra bermaturik, eta nik eserita jarraitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 208. orr.

Egur horren gainean, puntelen eta zeharragen tartean zeharka jarrita, egurrezko beste armazoi bat jartzen zen akerrekin eta besoekin gogor sendotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.

13 zehar haize (orobat zeharhaize g.er.)

Hego emea deitzen zaion xumeari (emakume haizea ere bai, zenbait parajetan), hego arra edo haize zakar bortitza den horri, gaztel hegoa edo gaztel haizea deitzen diogun horri, edo hego andaluziar eta afrikanoari, edo (izen gehien dituen) hego mendebal, zehar haize, aldaize eta gorbeianoa deitzen diogun bihurriago horri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Korridorean zehar haize hotza zabaldu balitz bezala izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 132. orr.

Gauez zeruan zehar haizeek hodei banakak arrastatzen dituztenean, izar argitsuak euronganantz lerratzen direla eta benetan doazen aldeaz oso besterantz doazela dirudi. · Ereinotz mendietan zehar haize zirimolek sakaturiko garra zabaltzen eta bere oldar handian dena irensten duenean bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

14 zehar-kalte (orobat zeharkalte g.er.)

Gerra luzea bada eta zehar-kalte ugari badaude, denek esango dute oker izugarria izan dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Zehar kalteek, ahal dela, Iraken izan behar dute.  Berria - Mundua   2004-06-06

Armada Gorria Berlinen sartu zenean, esaterako, soldadu sobietarrek milaka emakume bortxatu zituzten, baina zehar-kalte horiek tabua izan dira beti ezker ortodoxoarentzat.  Berria - Harian   2005-05-10

Okupazioaren zehar kalteak.  Berria - Mundua   2004-06-25

Wimbledongo garaipenaren 'zeharkalteak' .  Berria - Kirola   2004-11-16

15 zehar-lerro (orobat zeharlerro g.er.)

Egoera aztertu, lehenengo eta behin, eta gogoeta horretatik atera daitezkeen zehar-lerroak etorkizunean ere elkarrekin garatu behar ditugula uste dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Honoko bost programa hauekin: kulturen arteko hezkuntza, herritar aktiboak sortzekoa (garai batean zehar-lerrotzat hartutakoak), bizikidetza nahiz bakearen aldeko hezkuntza, ingurune kaltetuetako zentroen sustapena eta ezinduentzako atentzioa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Esparru kritikoa hedatuta, beraz, queer kritikarako tresna da gaur egun, zeharlerroa bezala ari dena, kultura gaytik haratago joanda.  Berria - Gaiak   2004-11-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

arratsaldean zehar (12); askotan zehar (15); aste guztian zehar (8); aste honetan zehar (7); aste osoan zehar (9); astean zehar (125); astean zehar egindako (7); atarian zehar (9); atlantikoan zehar (7)

basamortuan zehar (17); basoan zehar (17); bere bizitzan zehar (13); bidaian zehar (23); bidean zehar (39); bizian zehar (11); bizitza osoan zehar (20); bizitzan zehar (78)

denboraldi osoan zehar (7); denboraldian zehar (23); denboran zehar (100); denboran zehar gertatzen (8)

eboluzioan zehar (19); egun guztian zehar (8); egun osoan zehar (40); egunean zehar (133); egunetan zehar (19); emanaldian zehar (14); espainian zehar (7); espazioan zehar (8); etorbidean zehar (8); etxean zehar (13); europan zehar (42); euskal herrian zehar (21)

frantzian zehar (9)

gau osoan zehar (14); gauean zehar (14); gelan zehar (32); goizean zehar (17); gorputz osoan zehar (10); gorputzean zehar (11)

hamarkadetan zehar (7); haranean zehar (7); herrialdean zehar (7); herrian zehar (40); hiri osoan zehar (8); hirian zehar (44); historia osoan zehar (7); historian zehar (230); hor zehar (40); hortik zehar (61); hutsetan zehar (7)

ibaian zehar (10); ibilbide osoan zehar (7); ibilbidean zehar (14); ikasturtean zehar (12); itsasoan zehar (9)

kalean zehar (50); kaleetan zehar (53); kanpainan zehar (17); karriketan zehar (11); korridorean zehar (14); korridoreetan zehar (7)

landan zehar (13); landetan zehar (10); liburuan zehar (27); logelan zehar (7); lurraldean zehar (10); lurrean zehar (12); luzean zehar (16); luzeetan zehar (9)

mahaian zehar (14); mendean zehar (34); mendeetan zehar (96); mendetan zehar (15); mundu guztian zehar (12); mundu osoan zehar (27); munduan zehar (207); munduan zehar ibili (7)

nobelan zehar (7)

orrialdetan zehar (7)

partida osoan zehar (11); partidan zehar (22); patioan zehar (7); prozesuan zehar (10)

testuan zehar (12)

udan zehar (11); urte askotan zehar (7); urte osoan zehar (14); urtean zehar (153); urteetan zehar (62); urtetan zehar (19)

zehar aipamena (8); zehar egurrak (9); zehar lan (7)

zeruan zehar (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus