Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeharrargi izond argiari igarotzen uzten diona, baina bere atzean dagoena ongi ikusten uzten ez duena. ik zehargi.

4.639 urteren aldea dago Keopsen piramide opakoaren eta Louvreko horko zeharrargi horren artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Irudimenezko etxe edo labirinto moduko bat paratu dute zenbait oihal zeharrargi erabiliz.  Berria - Kultura   2004-11-18

Mihuri horixkak ere halaxe dira garbi, ia zeharrargi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Arroza bota, eta olioarekin eta tipulatxekin nahasi zuen Ruche jaunak, harik eta arrozaleak zeharrargi gelditu ziren arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Argitasun zuri bizia sartzen da sabaileihoko kristal zeharrargitik, Gabini une batez min egiteraino.     «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Bost argi ontziko armiarma lanpara bat zegoen sabaitik zintzilik, globo zeharrargiz apaindua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Eskaileretatik gora igo ondoren, beira zeharrargizko ate batera iristen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus