Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainetik teilatu zehargi edo transparentea ezarririk, argi naturala sar erazten diote erakustokiari erdi erditik. Herria 2001-06-21
Ezker pareta berrantolatua izan da, pareta zehargiak ezarri dizkiote eskuin eta gibeleko partetan, pilota federakuntzak trinketentzat ezarri neurriak zorrozki errespetatuz. Herria 2002-08-01
Errioxako ardo zehargiz arradaz bete godaleta. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 263. orr.
Hedoi zehargien artetik antzinako jendakien siluetak jardunean itxuratzen zituen eta ukitua zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 222. orr.
Arratoiekin eta kutxa zehargietan gatibatu suge zitaldun txistukariekin aurkitu nintzen ondikotz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 180. orr.
Bele saldoak, ogi-itsasoaren horiarekilako zeruaren urdin zehargiaren mugan beraien belztasuna isurtzen zutela. Berria - Kultura 2004-08-21
Ahoa eta sudurra kartzelatzen zion tresna uhargiak hatsaren abiadura biderkatzen zuen, irudiz erritmoan ari zen monitorearen hots labur zehargiarekin jostari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.
Barra-barra ari zinen, estrategia handik, estrategia hemendik, estrategia alde guztietarik, koilaren soinu zehargiak mugatzen zigun eremu hertsian. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 85. orr.