Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaunkaka 1 adlag zaunka eta zaunka, zaunka egiten. ik zaunka 5.

Ustekabean, arratoi txakur bat azaldu zen bidezidor hartatik zalapartan eta guri zaunkaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

Hartan genbiltzala, Arin zaunkaka hasi eta txabolatik korrika etorri zen guregana errekaraino.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Zaunkaka ari ziren zakurrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

-Deabrua halakoa! -esaten zuen Darling jaunak, eta Nanak zaunkaka erantzuten zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 40. orr.

Jantziak usnatu zizkion, haren oinetan itzul-inguruka zebilela, beti zaunkaka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.

Hezleak zigorrari eragin zion, eta zakur guztiak amorru bizian hasi ziren zaunkaka eta uluka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

2 irud/hed

Txakur edo katuarena egiteko eskatzen zioten gehienbat eta hor jarduten zuen marruka, zaunkaka, uluka edo behar zen erara jo eta ke, bezero apetatsuak harrigarriro kitzikatuz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.

Ni ere hasi nintzen hari zaunkaka, isilik egoten ez bazen hilko nuela esateko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zakurra zaunkaka (3); zaunkaka ari (4); zaunkaka eta (7); zaunkaka hasi (6); zaunkaka hasten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus