Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaunka 1 iz txakurraren eta kideko animalien oihua. ik ihausi.

Txakurraren zaunkek guarda-etxea bertan zuela erakutsi zioten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.

Urrutira, kalean behera, zakur baten zaunkak entzun zituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

Dorretxetik ez oso urrun, or baten zaunkak aditu nituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.

Gainera, grabatu egin genuen kontzertua, eta bertan zaunka batzuk entzuten ziren.  Berria - Kultura   2004-12-30

Eguzkia mendien atzetik joana zen Arinen zaunkek iratzarri gintuztenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 103. orr.

Une batez, geratu egingo dira zaunkak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Fürst zakurraz ere badago zer kontatua, lorategian zaunka batean hasten zen nik hanka bat soropilean jarri orduko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Beste [zakur] baten zaunkak, berriz, etenak eta laburrak ziren, elizako sakristauaren kantuaren antzekoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Altzolako zakurrek usaina hartu diote, eta zaunka hasi dira; zaunkari zaunka jarraitu zaio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 76. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zakur handiak, zaunka handia.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.

Muturra zabaldu gabe zaunka txiki batzuk egin zituen, bentrilokuo baten gisako zaunkak. Zaunka lehor bat entzun zen barnealdean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 227. orr.

Etsaiari zaunka mehatxagarriak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.

Zakur baten zaunka amorratua, haren segidan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Etxetik urruti zeudela zakur ttipiaren zaunka alaitsuak entzun zituzten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 150. orr.

Maite dutenari zaunka laburrak, intziritsuak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.

Kaiaren aldetik igarotzean, zaunka ezaguna entzun zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.

Hiru zakurtzar hurreratu zitzaizkion zaunka bizian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.

Bera konturatu, eta zaunka gaiztoan hasi zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 93. orr.

Guardiak ikusi bezain fite zaunka itsuan hasi zen katez loturik zegoen txakurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondoren txakur baten zaunka hotsa entzun zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.

Meza aurrera zihoan heinean zaunka hotsa larriagoa eta ozenagoa egin zen garaian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

Gauaren erdian zakurren zaunka-olde batek iratzartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 89. orr.

Urduri jartzen delako-edo, sekulako zaunka-saio zalapartatsuak antolatzen ditu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 216. orr.

Zakurraren zaunka-intziriak, herioari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Belarrira egindako txakur zaunka baten moduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Zakur-zaunkak entzun ziren urrun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.

Lutherori sua piztu eta oraren nigar-zaunka beldurgarri haiek aditzen genituela, jendartetik ateratzen ikusi nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 437. orr.

• 5 adlag zaunka egiten.

Zakur bat, ordea, hurbildu eta zaunka hasi zitzaion leopardoari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 174. orr.

Txakur pare bat atera eta Brani zaunka hasi zitzaizkion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.

Leonardo Bertagnollik kilometro batera jo zuen kolpea eta atzetik zaunka zetozen txakur denak isildu zituen.  Berria - Kirola   2006-03-14

Txakurrek jende arrotza izutzea zaunka lortzen ez dutenean, orduan uluka hasten dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 112. orr.

Zakur bat zaunka ari zen, oso urruti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.

Bi txakurrek bat-batean piztu duten zalapartaren erdian, elkarri zaunka eta mehatxuka ari baitira, jabeek sokatik lotuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Kate-zakur hauts kolore gisako bat, alegia, bakardadearen gau minari zaunka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Elurretan zaunka ari den otsoaren antz guztiarekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.

6 irud/hed

Herritar batzuek Luthero zaunka eta zaunka ikusi zutela, otso bat zirudiela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.

Tardienta aldean metrailadore batek zaunka segitzen zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

Utz iezaiok zaunka egiteari eta hoa ohera!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 106. orr.

Esportatzaileak, zaunka.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Utz iezaiok zaunka egiterari eta hoa ohera!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 106. orr.

7 zaunkaz adlag

Txakurrak zaunkaz aditzean, Benetten semeak irten ziren: bi gaztetxo, bi mutil polit.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Goiz hartan seiak inguruan jaiki nintzen, lanera joateko... zakurra sumatu nuen zaunkaz, eta linternak ikusi nituen etxe inguruan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 176. orr.

Artzain xakur gotor bat zaunkaz etorri zitzaion, mehatxuka, baina bera geldi-geldirik egon zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.

Zakur bakoitzak bere hiztegia sortu dik, eta hori entzuten dakien jabeak jakingo dik, gauaz zaunkaz hasi den zakurrak zer esan nahi dion, baserri ingurura norbait datorrela, agian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

· Logre ez zen lasaitzen [...] masailezurra aurrera, hitzak eskuekin hara eta hona botaka, giharrak uzkurturik zaunkaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

8 zaunka egin

Etxera eraman eta urtebetean zaunka egin gabe egon zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.

Txakur batek zaunka egin zuen, eta gazteak bailara osoa arakatu zuen begiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.

-Zaunka egiteko modu hori ez da triste dagoenean egiten duena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Goiko munara iritsi orduko, auzokoen colliea atera zaio bidera jauzi eta zaunka eginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Zaunka egiten zioten, letaginak erakutsiz. Igo horra eta egiozu zaunka piztia horri, zulotik irtenarazi arte.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 112. orr.

Zakurrak, berriz, zaunka egin zuen, gertakizunen antolaketa logikoa eten izanak gogaitu egin izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

-Gizonaren bozak zaunka egiten zuen, zakur batenak bezala.· Branek bi zaunka egin eta ibiltzen hasi zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 172. orr.

Zaunka indartsu egiten duen txakurra ere aurkitu du.  Berria - Kirola   2004-01-17

Nagusiaren edo ezagunen kotxea datorrenean, adibidez, ez dute zaunkarik egingo.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 18. orr.

Ez zebilen autorik errepidean; txakurrek ez zuten zaunkarik egiten; zerrategiko makinak itzalita zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Zakur faltsua da apaizarena; ez du zaunkarik egiten, baina herriko jendeak eskarmentu ederra du harekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

9 zaunka eta zaunka adlag

Txakur bat zaunka eta zaunka ari da, mekanikoki, etengabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 89. orr.

Metro batera geratu ziren, zaunka eta zaunka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 9. orr.

Bitartean, zaunka eta zaunka hasi ziren zakurrak, mota guztietako hotsak ateraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

10 zaunk-zaunka adlag zaunka eta zaunka.

Bake-bakean inguruetan zegoen ardi-zakur bat, gazteok usaindu bezain laster, zaunka eta zaunka hurbildu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus