Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zatitu, zati(tu), zatitzen 1 du ad zatietan bereizi. (gauza fisikoak)

Ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 9,16

Patatak zuritu eta zatitu, tipularekin frijitu, arrautzak irabiatu, dena nahastu, tortilla egin...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.

Gabriel, izeba Katek jakin nahi du ea zatituko duzun antzara, beti bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 284. orr.

Agurearen ondoan eseri zen, tortilla puska txiki-txikietan zatitu eta eraman infinituz puskak ahoratu zizkion.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Daly andereñoak zatituko du urdaiazpikoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 284. orr.

"Idatzi hemen", esan zidan Mary Annek, jatetxearen propagandako postal bat erditik zatituz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Saltsa eragin zenuena Polloeko gorputegian zatituta erakutsi zizuten emakumearen gorpua zela eta.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.

Balea osoak ere bai, ontzien aldamenean, zatituak izateko zain.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Kuzkurtu eta tximiniako tiroa astintzen, edo sutarako txotxak zatitzen ari zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.

Sethe izotz puska bat zatitzen ari zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

Telebistari begira, konpasaren punta borragoma batean iltzaturik biraka ibiltzen du bere ardatzaren gainean, borragoma bitan zatitu arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

Emateko eskura ezer ez zuenez, artaziak ezkutuan hartu eta bere abitu kaskarra zatitzera zihoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 403. orr.

Beste batzuetan zatitu egiten zuen tunika, zati bat eman eta bestea beretzat gordez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 599. orr.

Eraikina bitan zatitzen zuen arrakalaren gainean ezarritako zubitxoa zeharkatu ondoren, terraza handi jenderik gabera heldu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Itun Berriaren ale bat iritsi zitzaiola eskuetara eta, asko izanik ezin baitzuten anaiek osorik eduki, orrialdeka zatitu eta banatzen omen zien denek ikas zezaten, batak besteari trabarik egin gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

23 kromosoma pareak zatitu ondoren, banan bana aztertzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

Horra nola pentsatzen dugun ura, ura den aldetik, zatitzen dela eta haren zatikiak elkarretarik bereizten direla, baina ez substantzia gorpuzkina den aldetik, ezen, orduan, ez baita ez bereizten ez zatitzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

Kontrako aldera begira neukan orpoa, eta bernak angelu bat egiten zuen, erditik zatituta, adar bat kraskaturik dagoenean bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

2 (bestelakoak)

Arbitrarioki zatitzen dugu denbora, horrela hitz egin badaiteke segurik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

«Lanaren zama zatitzea erabaki dugu», esan zuen kantzilerrak.  Berria - Mundua   2004-02-07

Herriak eta familiak banatu eta zatitu diren bezala.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 75. orr.

Bitan zatitutako gizartea da, eta zaila da egoera hori desblokeatzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 160. orr.

Sei bikoteak bi multzotan zatituko dira.  Berria - Kirola   2004-09-14

Erakundea zatituta atera zen VI. Biltzarretik, eta eten egin ziren, ondorioz, harreman pertsonal asko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 235. orr.

Lagunak nituelako, kinta eta sesta zatitu aurretikoak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 163. orr.

Ea mundu honetan zerbait bakuna baden edo dena amaigabeki zatitu behar den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.

Kapitelaren altuera bederatzi parte eta erditan zatitu behar da eta lerro batzuk egin behar dira abakotik behera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

Monasterio bakoitza ia departamentu banatuetan zatituta geratu zen, bakoitza bere diru-sarrerekin eta erantzukizun bereziekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Botere gorena zatitu daitekeela iritzi sediziozkoa da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.

Zoritxarrez mugimendu nazionalistak nagusitu ziren eta inperioa parroki estatutan zatitu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

Txekoslovakia zatitzea egokia izan zen, bi nazionalitate baitzeuden.  Berria - Mundua   2004-04-28

Politikoki bitan zatituta dago Kaxmir: Indiaren esku daude Jammu eta Kaxmir eskualdeak; Pakistanen, berriz, Azzad Kaxmir, Gilgit eta Baltistan daude.  Berria - Mundua   2004-01-23

Errepublika handiegi bat ezin da despotismotik libratu, errepublika federal txikietan zatitzen eta elkartzen ez bada.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

Ez zen bakarrik Galia Comata zatitu zen hiru probintzietako baten administrazio-gunea; "Hiru Galietako Kontseiluaren" topaleku ofiziala ere bazen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Berlin bitan zatitzen zuen harresia erori zenean.  Berria - Kultura   2006-05-02

Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun.  Elizen arteko biblia   Mk 3,24

Zergatik zatitu ditugu bizizientziak (astronomia, geologia, kimika, fisika, biologia, ekologia) eta nola elkar ditzakegu Lurraren zientzia berrietan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Bi atal nagusietan zatituko dugu Dialektika.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 143. orr.

Sesioa sortu zen fariseuen eta saduzearren artean, eta biltzarra bitan zatitu zen.  Elizen arteko biblia   Eg 23,7

Greziarren artean ere jarrerak zatituta daude.  Berria - Mundua   2004-04-24

3 irud/hed

Bizkarra zatitu zidatenean, hozka egin eta mingain-puska bat moztu ninan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 275. orr.

Beti zagok bihotz zatitu bat erdiz trenean doana eta erdiz estazioan geratzen dena, baina, trena infernurantz zoak beti.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Zu ezagutzea ziztada itzela izan da, kamarada; bihotza zatitu didazu.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 159. orr.

Milioika orratz iltzatu zitzaizkidan zangoetan, bihotza mila geografiatan zatitu zitzaidan biriken artean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 149. orr.

4 aritmetikan, zatiketa egin.

Biz zatitu daitezkeenak eta ezin zatitu daitezkeenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Baldin eta zenbaki lehen batek ab biderkadura zatitzen badu, a edo b zatitzen du.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

Zatitzen duzu log 1789 zati 17z.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.

Bruselan erosi nuen aldizkarian datorren buruketa egin dut: GMI=p/a2, hau da, Gorputz Masaren Indizea, pisua altueraren karratuarekin zatituz lortzen da: 49/2'37=17'3.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Jaione Urdanpilleta, gerora puta eta geroagora gorpu zatitu bihurturik, Polloeko hozkailu batean dagoena, oraindik ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 57. orr.

Amets egin zuen zaku bat ekarri ziotela, giza edo abere gorputz zatitu bat, eta berak ez zekiela zer egin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Azkazal zatitu batez hazka egiten dio adatsari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

Munduko hiri zatitu bakarra.  Berria - Mundua   2004-04-24

Herri zatituaren oihartzuna, sakabanatuta bizi diren hiztunen lekukotasuna, hizkuntza gaitzetsiaren eta baztertuaren halabeharra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 81. orr.

Sailkaketa orok, ordea, adigai zatitua aurresuposatzen duenez gero, orduan garaiagoa den adigai bat onartu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 136. orr.

6 ezin zatiztuzko izlag ik zatiezin.

Jainkoa ezin zatituzko batasuna da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Uste dute unibertso osoa, hau da, bere baitan dauzkan gorputz guztiak, ataltxo txiki-txikiez osaturik dagoela, beren mehetasunagatik gehiago ezin zatituzkoez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus