Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zatiezin izond ezin zatituzkoa.

Nahiago zuen esperientziaren jarraitutasuna baieztatu nortasun zatiezinean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.

Egia zatiezinak behartu nau gizon handi honen lorratz argitsuei jarraitzera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Erromako elizak bidali zigun apezpikuak garbiketa etnikoa egin zuen jarraian Baionako seminarioan, Frantziako IV. edo V. Errepublika Bakar eta Zatiezinaren onetan eta, menturaz, zenbait euskaldun fededun xumeren kaltetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.

Lehen Jainkoaren gainean esaten zirenak esaten dira orain Espainiari buruz: transzendenteak, zatiezinak, ubikuoak ei dira bi-biak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 65. orr.

Eta agian neure Norbera pentsatzailean, batasun zatiezin eta deuseztaezinik dagoen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.

Arima arrazoiduna alabaina gauza gorpuzgabea eta zatiezina da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Giza eskubideak unibertsalak eta zatiezinak direla gogorarazi du Aik.  Berria - Gaiak   2004-03-06

Molekula [...]: materiaren partikularik txikiena, zatiezina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 202. orr.

Ez zekien zergatik zuten infinituki txiki horiek, zatiezin horiek, ukitzaile horiek, halako ondorio suspergarria berarengan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

Demokritok eta jarraitzaile izan zuen Epikurok, atomoak zirela zioten, gure autoreek gorputz ebakiezinak deitu zituztenak, eta beste batzuk zatiezinak deitzen dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.

Baldin denbora etengabea eta infinituraino zatigarria balitz, ondorioz berek zatiezintzat jotzen zuten ataltxo hori ere nahitaez zatigarria litzatekeela, eta, bide beretik, hedadura etengabea dela onartuz gero, beharrezkoa zela zatiezintzat edukiriko denbora-istant horren zatigarritasuna ere onestea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.

Substantzia absolutuki mugagabea, zatiezina da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 55. orr.

Zatiezinen geometriaren egia argi eta garbi ikusiko dutenek halaber dute miretsi ahal izango izadiaren handitasuna eta ahalmena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus