Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zatartasun iz zatarra denaren nolakotasuna. ik itsustasun.
Neskatoaren araztasunari agureen zatartasuna zegokion nolabait. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.
Ez zuen itxurazko edertasun edo zatartasunarekin zerikusirik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 23. orr.
Oroitzapen atseginak ez zuen zerikusirik harremanaren luze-laburrarekin, aurpegiaren edertasun edo zatartasunarekin, buru-bizkortasun edo lelotasunarekin, dotorezia edo arrunkeriarekin. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.
Agure haiek zahartzaroaren errukarritasunari, zatartasunari, dohakabetasunari ihes egin eta gaztetasunaren dohainez gainezka izango balira bezala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.