Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zahartzaroaren itsustasuna berari ere hurbiltzen ari zitzaiola pentsatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.
Argi zen ez zela itsustasuna Louiseren bakardadearen arrazoia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.
Itsustasun hura ez zuen emakume haien itxurak sortzen, baizik eta haien zorigaiztoko makurbideak. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.
Ez dut sekula izan gizon gazte horri hain ongi ematen dion itxura txukuna, eta ezin esan nire itsusitasuna hunkigarria denik ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.
Baina itsustasuna eta edertasuna gauza irizgarrietan gertatzen dira, eta ez adigarrietan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.
Edertasun edo itsustasun kontzeptua soziala da eta arbitrarioa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.