Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esku batean zatarra eta baso tanta-jario bat bestean, egonean jarraitu zuen tabernariak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.
Dauzkadan bi tapakiekin estali ginen biok, eta ez nintzen nekatu zatarrak pilatuz ohiko estalkia osatzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.
Zatarrak eta bestelako oihalak urratu, bigungarriak bildu eta habiara eramaten ditu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.
Atzean zintzilik zeuden zatar batzuk, lehortzen jarrita. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 74. orr.
Makurtu, jiratu, hemengo zatarra hartu, hango tuboa estutu, baina hura momentu batez uxatzea besterik ez zuen erdiesten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 147. orr.
Bev Shaw-k zatar xukagarri batekin ukitzen du eskrotoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.
Han-hemen aukeratutako hiruzpalau liburu hartu eta zatar-paper maiztu batean bildu zituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Josemari eta biok, menbrillo bana jaten gindoazen, ogirik gabe, menbrilloa zatarpaperean harturik, ogirik ez zegoelako arratsalde hartan gure etxean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.
Osagaiak bereizi, garbitu, olioztatu eta, zatar muturra harturik, dirdaitsu uzten zuen atal bakoitza. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 217. orr.
Gero makurtu eta jaso egin zuen Setheren arropa izan zen zatar pila. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.
Alabaina, jendarteko esku-zatar ez du izan nahi andereño honek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 137. orr.
Bular eta bizkar gainekoa erantzi zioten bai, baina inolaz ezin kendu izan zioten zelata-zatar hura. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.