Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trapu 1 iz oihal edo ehun zati eskuarki zahar eta urratua; garbitzeko edo xukatzeko erabiltzen den oihal zatia.

Eskuoihalak zirpilduak, maindireak trapuak egiteko egokiak, alkandorak erabiliak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Behin, trapu bat eskegi nahian nenbilela, erori egin zitzaidan eta irudi hura gustatu zitzaidan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 102. orr.

Paper eta trapu biltzen ateratzen du bizimodua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.

Eskuak sukaldeko trapuarekin lehortu eta lehortu ari zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 124. orr.

Ekar ezan trapu bat, berogailua garbitzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.

Sukaldera joan eta trapu batekin eta zaborrontziarekin itzuli zen, plater puskak eta janaria jasotzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 229. orr.

Hautsontzia hustu, zapi bustia pasatu mahaiari eta trapua aulkiari.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Bistan da, gertatu diren hilketa eta bortizkeria guztiak ez daitezke trapu bat pasatuz ezabatu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Zapatentzako krema horizontalki hedatuz zapataren gainean, hura trapuarekin zabaltzen hasi aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.

Ilea apur bat lehortu zuenean, errebolber zilarreztatua trapu batekin igurtzitzen hasi zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Beste bat trapu batekin orkatila nolabait lotzen hasi zitzaion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

Zaldira igoaraziko dituzte bai zalduna bai ezkutaria, begiak trapu batez estalita.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

2 (izenondoekin)

Trapu zikin bati bezala heltzen zion aldizkariari, punta batetik hartuz hatz erakusleaz eta lodiaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Juxtu-juxtu eskaini zidan sukaldeko trapu zikin samarra, sudurpeko bi lorratz gorriak xukatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Handik aurrera, trapu zaharrak ematen zizkidan Ramonik pistola garbitzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 154. orr.

Trapu ahaztu bat eta bezperako kartak jaso gabe ageri ziren mahaietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Azkenak seda balitz bezalako distira du; ez da, ordea, trapu tindatu bat baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.

Anttonik trapu bustia bihurritu zuen berriro esku artean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Haize-bolada batek kez eta trapu erreen usainez bete zuen kalea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Esku ona zuen trapu zaharrekin jantzi berriak egiteko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ama sukaldera etortzen zen, atzealdea garbitzera balde batean; trapu mutur batez sikatu, eta lotara itzultzen zen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 29. orr.

Trapu puskekin egindako panpinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Fardela dirudi, masa bizigabea, trapu piloa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 162. orr.

Jo dezagun lapurtu didaten traje bat aurkitzen dudala trapu-saltzaile baten dendan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atea irekitzen zien, mantalarekin, tapin pikartekin, eskuan sukalde-trapu bat zeramala: "Zer nahi duzu, gazte?".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

5 (erkaketean)

Trapu bati bezala lepoa bihurritzen dio.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 192. orr.

Berriz ere joan eta geldi, trapu batzuk bezala herrestatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

Esku-gibelez halako kolpea eman zion, non lurrera bota baitzuen trapu bat bailitzan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

Lehen zuri-zuria zuen lepokoak, trapu zikin bat zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Manuel panpina bat bide zen Patxiren besoetan, honek trapu bat bezala gora eta behera zerabilena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 37. orr.

Denok dakigu nola jotzen zenuen ama trapu zaharra balitz bezala, etxera mozkorturik etortzen zinen bakoitzean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 66. orr.

Zuetaz baliatu ondoan, trapu zahar mutzitu baten antzera gero botako zaituztenak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 158. orr.

Hilak kamioian metaturik eramanarazten zizkioten, trapu zahar batzuk balira bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Trapu tzar bat bezala utzia ninduela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

Trapu zikinak bezala botako dituzue kanpora, esanez: "Utikan hemendik!".  Elizen arteko biblia   Is 30,22

6 irud/hed

Sarkozy torero hoberenetarik da baitaki nola joka bere trapu gorriarekin, izan dadien kapa edo muleta.  Herria   2004-07-22

Ideologiarik ideologikoena, adierarik txarrenean: trapu literario koloretsutan beztitua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Betiko moral tradizionala trapu berriekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Beharbada ezagutzen du egia, bizitzan zehar horrenbeste trapu zaharrez ezkutatzen saiatzen garen egia soil eta behin betiko hori.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Laneko trapu zikinak jantzita etorri da gainera!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 239. orr.

Bi pilotariek urradura egin aurretik trapua jarri nahi izan al dute?  Berria - Kirola   2004-05-09

Koitadua zeu, trapuan pupua baizik ez duen gaizo hori.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Horrela egiten du lan estereotipoak, pertsonak panpinduz; haiei barrua kendu eta hutsunea ideia-lastoekin edota ideia-trapuekin betez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

7 haize oihala.

Trapu barik halaxe biluzik, mastak eta aparailuak denak aspaldi usteldutako gorpuren bateko hezurrak zirela esan zitekeen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Ez zen, nonbait, aski trapu karrakak behar zuenerako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

8 adkor bandera.

Bertako agintariek, libertaterik handienean eta jende asko eta askoren zoramenean, Euskadiko trapu txuri-gorri-berdea udaletxeko balkoian jaso zuten momentuan, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Portugalen! Ez dago etxe, auto edo dena delakorik trapu gorri-berde batek apaintzen ez duenik.  Berria - Kirola   2004-06-16

Bera zinegotzia zelarik, kabroi separatista horien trapu zikina bere kabuz Udaletxean jarri zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

Irabazten badu, seigarrena A mailako estropadetan lortutakoa izango da, herenegun Bilbo Hiria, eta sailkapen estropadan Donibane Lohizunekoa irabazita, zazpi trapu izan baditu eta aurten.  Berria - Kirola   2004-08-21

'Trapu' preziatuena jokoan da.  Berria - Kirola   2004-08-28

9 trapuzko izlag trapuekin egina.

Lehen egunetan trapuzko pilota goxuarekin, gutxika-gutxika saioetako materiala gogortuz.  Berria - Kirola   2004-09-15

Trapuzko panpina bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 299. orr.

Trapuzko andrakila hartu eta arineketan alde egin nuen gauean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 84. orr.

Euretako askok eta askok, ordea, trapuzko hartz bat ei zeramaten bularrean besarkatuta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 97. orr.

Pertsonei trapuzko tigreei edo untxi-larruei eskatzen ez diegun beste zerbait eskatzen diegu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 230. orr.

Bere gorputz sendo eta gihartsuak trapuzkoa dirudiela, konorterik gabe jada, errendituta, zutik iraun ezinean dagoenekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

10 trapu-biltzaile (orobat trapubiltzaile) ik trapero.

Gero, haserretu egin naizelako, itzultzen da, eta trapu biltzaile bat bera ere tratatzen ez den moduan tratatzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Vaudeville aurrean trapu biltzaile bat espaloi bazterrak miatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 361. orr.

1949an trapubiltzaileen (chiffoniers) obra piztu zuen, jende pobre eta bazter utzietarik hasita mundu guzirat hedatua dena.  Herria   2004-07-22

· irud Trapu zaharrak kaleratuak, izan ere, trapu-biltzaileak ere laster kaleratuko ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

11 trapu zahar/zikin pl irud haizatu behar ez diren akatsak eta hutsegiteak.

-Eta, jakina, trapu zaharrak ateratzen eta ustelkeria banatzen hasi, ahalik eta boto gehien eskuratzeko -Maizak gehitu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

Azken egunotan, berriz, zenbait trapu zahar argitaratu dira.  Berria - Kirola   2004-09-09

Itxuraz, osabak ezer galdetu gabe, trapu zaharrak astintzen hasi omen zuan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 188. orr.

Athleticen aurka Denoueixen erabaki batek atera zituen gordetako trapu zaharrak.  Berria - Kirola   2004-02-28

Ez dago euskaldunen artean trapu zikinak etxe barruan gortzeko joera?  Berria - Harian   2005-06-28

Gure familien trapu zikinak hobeto zeuden gordeta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Kontrarioen desprestigioa bilatzen zuten trapu zikinak airera atera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

Nor zen azken etorri hori, [...] izkribatzaile moko hori, iraganeko errakuntzen peskizan hasteko eta belaunaldi baten trapu zikinak garbitzera ateratzeko?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

Goiz hartara arte gure trapu zikinak argitara ateratzerik ez bainuen nahi, ezta zure aurrean ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus