Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zartako (190 agerraldi, 73 liburu eta 38 artikulutan) 1 iz ukaldia. ik zartako; zarta.

Gaztea eskumenera eduki izan balu, zartako edo ostikoren bat emango zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.

"Egon hadi isilik, Sebastian, ezer ez dakik eta", hartu zion kargu Ubanbek buruan zartako bat emanez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Oroit zirea zure aita edo amak zartako bat emanik edo bortizki kexaturik?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 45. orr.

Selifanek, zuzperturik, zartako batzuk eman zizkion bizkarrean zaldi izpildunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

-Zaude isilik eta atera kanpora, zartako bat ematea nahi ez baduzu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 214. orr.

Orduan bere kemen guziarekin azken zartako bat emaiten dio sorbaldaren gainean, gaitza.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.

Eskuak lehertu arte pilotari zartakoak emateko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 36. orr.

Gabilondoren pase on bat baliatu, baloiari zartakoa eman eta 1-0ekoa lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-12-30

Albeldak zartako dotorea eman baloiari bi minutu geroago eta Regueirok beste aukera on bat eduki zuen.  Berria - Kirola   2006-01-15

Sartzearekin eta batere galdetu gabe di-da, di-da, goian eta behean zartako ederrak eman zizkidatek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.

Ederra zartakoa Ruche jaunak bikiei emandakoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Orduan, tximistaren pare, zartako ikaragarri bat eman dio neskari eskuin masailean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Sei zartako eman zizkidan erregelarekin [...] erregelaren alderik zorrotzena beherantz jarri eta nire hatz-koskorren kontra kolpatuz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 58. orr.

Husainek, lurrari zartako bat eman, eta arranguraturik hots egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.

Zartako bat eman nion urari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Istantean, arnasarik hartu ezinik utzi ninduen zartako bat hartu nuen urdailean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 174. orr.

Apaizaren ondoko izandakoa, isildu egin zen, eta estoizismo gaizto batez hasi zen zartakoak hartzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Zegoen egoeran egonda ere, jasotako zartakoa jasota ere, saltzaile aditu eta amultsuaren moduek gidatzen zuten bere jokabidea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 49. orr.

Badakit zerbait larria gertatuko dela -esan zien tabernariak bezeroei, atearen zartakoa entzun eta gero-.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Batbatean olatu handi batek zipriztinduko zaitu eta zartakoa sentituko duzu aurpegian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Zartako on bat merezi duzu, urdanga zikina!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.

2 irud/hed

Asmoa bete eta itzuli zenean, zartako bat hartu zuen: han ez zegoen etxerik, edo hobeto esanda, erdizka bakarrik zegoen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.

Sekulako barne zartakoa egin dit osaba Praixkuren heriotzaren berriak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 273. orr.

Adinaren zartako bortitzek gorputza zigortu eta lohadarrak indar-kamuts jausitakoan, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

Izan ere, egokitzearen kontua -eta are berak ezagutzen zuen bizitzarena- patuaren zartako arrazoigabe batek eten zuen; gaixotasun batek, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.

"Zinez opari itsusia zela [Inkisizioa] Espainiarentzat" eta "sekulako zartakoa".  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.

-Espero ez duzun zartakoa da traizioa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ate zartakoak; adeitasunez egindako eskariei isekaz eta mikaztasunez emandako erantzunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Uretako sugeak izutzeko hemen erabiltzen ditugun suziri puska horietako batek trumoi-zartako bat egin zioan buru ondo-ondoan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.

4 zartatzea.

Soto aldetik, berriz, erretzen hasitako egurren zartakoak entzuten ziren, gero eta oldartsuago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zartako bat eman (11); zartako bat emanez (3); zartako bat emanik (4); zartako batez (5); zartako ederrak (3)

sekulako zartakoa (4); zartakoa eman (6)

zartakoren bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus