Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztea eskumenera eduki izan balu, zartako edo ostikoren bat emango zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.
"Egon hadi isilik, Sebastian, ezer ez dakik eta", hartu zion kargu Ubanbek buruan zartako bat emanez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.
Oroit zirea zure aita edo amak zartako bat emanik edo bortizki kexaturik? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 45. orr.
Selifanek, zuzperturik, zartako batzuk eman zizkion bizkarrean zaldi izpildunari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.
-Zaude isilik eta atera kanpora, zartako bat ematea nahi ez baduzu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 214. orr.
Orduan bere kemen guziarekin azken zartako bat emaiten dio sorbaldaren gainean, gaitza. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.
Eskuak lehertu arte pilotari zartakoak emateko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 36. orr.
Gabilondoren pase on bat baliatu, baloiari zartakoa eman eta 1-0ekoa lortu zuen. Berria - Kirola 2004-12-30
Albeldak zartako dotorea eman baloiari bi minutu geroago eta Regueirok beste aukera on bat eduki zuen. Berria - Kirola 2006-01-15
Sartzearekin eta batere galdetu gabe di-da, di-da, goian eta behean zartako ederrak eman zizkidatek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.
Ederra zartakoa Ruche jaunak bikiei emandakoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.
Orduan, tximistaren pare, zartako ikaragarri bat eman dio neskari eskuin masailean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.
Sei zartako eman zizkidan erregelarekin [...] erregelaren alderik zorrotzena beherantz jarri eta nire hatz-koskorren kontra kolpatuz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 58. orr.
Husainek, lurrari zartako bat eman, eta arranguraturik hots egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.
Zartako bat eman nion urari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.
Istantean, arnasarik hartu ezinik utzi ninduen zartako bat hartu nuen urdailean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 174. orr.
Apaizaren ondoko izandakoa, isildu egin zen, eta estoizismo gaizto batez hasi zen zartakoak hartzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.
Zegoen egoeran egonda ere, jasotako zartakoa jasota ere, saltzaile aditu eta amultsuaren moduek gidatzen zuten bere jokabidea. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 49. orr.
Badakit zerbait larria gertatuko dela -esan zien tabernariak bezeroei, atearen zartakoa entzun eta gero-. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.
Batbatean olatu handi batek zipriztinduko zaitu eta zartakoa sentituko duzu aurpegian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.
Zartako on bat merezi duzu, urdanga zikina! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.
Asmoa bete eta itzuli zenean, zartako bat hartu zuen: han ez zegoen etxerik, edo hobeto esanda, erdizka bakarrik zegoen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.
Sekulako barne zartakoa egin dit osaba Praixkuren heriotzaren berriak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 273. orr.
Adinaren zartako bortitzek gorputza zigortu eta lohadarrak indar-kamuts jausitakoan, [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.
Izan ere, egokitzearen kontua -eta are berak ezagutzen zuen bizitzarena- patuaren zartako arrazoigabe batek eten zuen; gaixotasun batek, alegia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.
"Zinez opari itsusia zela [Inkisizioa] Espainiarentzat" eta "sekulako zartakoa". Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.
-Espero ez duzun zartakoa da traizioa. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 178. orr.
Ate zartakoak; adeitasunez egindako eskariei isekaz eta mikaztasunez emandako erantzunak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.
Uretako sugeak izutzeko hemen erabiltzen ditugun suziri puska horietako batek trumoi-zartako bat egin zioan buru ondo-ondoan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.
Soto aldetik, berriz, erretzen hasitako egurren zartakoak entzuten ziren, gero eta oldartsuago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.
zartako bat eman (11); zartako bat emanez (3); zartako bat emanik (4); zartako batez (5); zartako ederrak (3)
sekulako zartakoa (4); zartakoa eman (6)
zartakoren bat (3)