Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarta 1 iz kolpea, eskuarki arina eta eskuaz egiten dena. ik zartada.

Monduteguyk belarri batetik besterainoko irri zabala egin zion, bizkarra zarta batez joz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

-Txit! -zarta eman zidan-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

-Guk behar dugun gizona zara! -oihukatu zuen, sorbaldan zarta bat emanez-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Pepponek bere kapela eskuetan bihurritu eta zarta jo zuen bere izterretan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 191. orr.

Sukaldariaren ukabil astunaren zarta ozenarekin batera, medikuaren hortzen karraska-hots izugarria aditu ahal izan nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 106. orr.

Hankekin zarta hotsa eginez joan zen atzeraino, elurrezko tontor bat zeukan pilaraino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 248. orr.

Haren botek zarta-hotsa egin zitean zorua jotzean, eta berriro ere erne jarri zuan, desfile batean balego bezain zut.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.

Are belarrondoko edo gerriko zarta gehiago jotzen zizkidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

· Zartailu beldurgarri bat inarrosten zuen besotxo hartan, eta zarta bakoitzeko tiroari punpa eragin eta ilunpean amiltzen zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.

2 (onomatopeia gisa)

Gero, bere poltsa bazter batean utzi eta, gaineko arropa zokora zarta! jaurtirik, oherat erakarri ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

3 zarta egin zartatu. ik zart 2.

Itzalita zegoela zirudien egurrak, bat-batean zarta egin eta txinparta mordo bat botatzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 127. orr.

Esaldia bukatu aurretik, lehen belarrondokoak zarta egin zuen Azpetixeren masailean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

4 txalo zarta esku zarta.

Adagioa indarrez amaitutakoan txalo-zarta batek, luze iraun zuen esku-jotze batek, geldiarazi baitzieten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Eta entzuleria osoa batera zutiturik, txalo zarta bukaezina eskaini dio.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.

Miguel Sanz Nafarroako lehendakariak eragin zituen txalo zarta gehienak, entzuleek Espainiako, PPko eta UPNko banderak aireratzen zituzten bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ikusleak, txunditurik, txaloka hasi ziren, txalo-zartaz eskuak puskatuz ia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txalo zarta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus