Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zart 1 adlag bat-batekoaren, tupustekoaren onomatopeia. ik zirt.

Arratsaldeaz geroztik, buruan nerabilen zalantza zart bota nion aurpegira: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 126. orr.

-Maisua dela-eta -zart bota nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 316. orr.

Erran beharrak eta besteak ere zart erraiten zituen bekoz beko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Orain arte inor ohartu ez ote den, zart erranen dut: Josuk eta biok ez dugu sekula elkar ongi hartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Zart moztu dituzte helizeek hamaika txoriñoren buruak une batean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 90. orr.

Gailurra jota ere, bekaitzak, oinaztuak bezala, zart eraisten eta Tartaro beldurgarrira lotsagarriro jaurtitzen zituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 371. orr.

Bertzea berehala... zart!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 49. orr.

2 zart egin zartatu.

Falujan, berriz, lau polizia irakiar hil ziren eta beste bat zauritu, bide bazterrean ipinitako bonba batek zart egitean. Zart egindako lehergaia ez zen dinamita.  Berria - Mundua   2004-07-29

Bagdad hiriburuan, hamaika bonba-autok zart egin zuten.  Berria - Harian   2005-04-30

Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.

Zart egin dit barneak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.

Bestela bihotzak zart egiten zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

3 zart egite (orobat zartegite) zartatzea.

Hildako eta zauriturik ere eragin ez zuen lehen zart egite honen ostetik, lekuan bilduta zegoen jendeen artean eztanda egin zuen bigarren bonbak.  Berria - Mundua   2004-01-07

AEBetako Armadak ziurtatu zuen, aldiz, sei lagun hil zirela zartegite honetan eta Rob Bell sarjentuak zehaztu zuen lehergailuak eztanda egin zuela ibilgailuaren barnean.  Berria - Mundua   2004-07-21

4 zart eragin zirrara eragin.

Zortzi orri luze zen gutuna, eta zart eragin zidan argazki bat zekarren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Metalezko ate-eskutoki eta leiho-hegiak opako eta lakar bilakatzen ziren, eta aldian behin takateko goibel batek zart eragiten zigun geunden tokian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus