Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arratsaldeaz geroztik, buruan nerabilen zalantza zart bota nion aurpegira: [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 126. orr.
-Maisua dela-eta -zart bota nion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 316. orr.
Erran beharrak eta besteak ere zart erraiten zituen bekoz beko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.
Orain arte inor ohartu ez ote den, zart erranen dut: Josuk eta biok ez dugu sekula elkar ongi hartu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.
Zart moztu dituzte helizeek hamaika txoriñoren buruak une batean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 90. orr.
Gailurra jota ere, bekaitzak, oinaztuak bezala, zart eraisten eta Tartaro beldurgarrira lotsagarriro jaurtitzen zituen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 371. orr.
Bertzea berehala... zart! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 49. orr.
Falujan, berriz, lau polizia irakiar hil ziren eta beste bat zauritu, bide bazterrean ipinitako bonba batek zart egitean. Zart egindako lehergaia ez zen dinamita. Berria - Mundua 2004-07-29
Bagdad hiriburuan, hamaika bonba-autok zart egin zuten. Berria - Harian 2005-04-30
Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.
Zart egin dit barneak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.
Bestela bihotzak zart egiten zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.
Hildako eta zauriturik ere eragin ez zuen lehen zart egite honen ostetik, lekuan bilduta zegoen jendeen artean eztanda egin zuen bigarren bonbak. Berria - Mundua 2004-01-07
AEBetako Armadak ziurtatu zuen, aldiz, sei lagun hil zirela zartegite honetan eta Rob Bell sarjentuak zehaztu zuen lehergailuak eztanda egin zuela ibilgailuaren barnean. Berria - Mundua 2004-07-21
Zortzi orri luze zen gutuna, eta zart eragin zidan argazki bat zekarren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.
Metalezko ate-eskutoki eta leiho-hegiak opako eta lakar bilakatzen ziren, eta aldian behin takateko goibel batek zart eragiten zigun geunden tokian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.