Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirt 1 iz ukaldia.

Kaleak edo baleak, zirtak edo zartak gustatu ez, eta haren korrikak eta presak, imintzioak eta zalapartak ulergaitzak egin izan zaizkit askotan.  Berria - Kirola   2006-03-21

Une bat geroxeago, berlina posta etxea azkar uzten ari zela adierazi zuten argiro gurpilen kirrinkak eta zartailuaren zirtek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.

Gurin errearen usainaz aserik zegoen, arrautzen zirtez nazkaturik eta hirugihar xerrak plastikozkoak balira bezala bihurritzen ziren txapa gainean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

2 zirt-zart adlag bat-batean; erabakitasunez.

Zaldien irrintzi izutua entzun zen tupustean, eta, zirt-zart, sekulako astinaldi batek geldi-geldi utzi zuen kalesa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

"Hasi orduko ez diat etsiko", esan nion neure buruari, eta zirt-zart, etxea utzi eta tabernan bizitzea erabaki nuen, hartara alokairu bakarra ordaintzeko sikiera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 20. orr.

Hortaz, sozialdemokrazia ahaztu eta leninismoa mirestera pasa nintzen, zirt-zart, txepelek, koldarrek eta tratulariek tokirik ez duten tokia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Aldaketa horiek lortzeko moduari buruz itaundurik, %69ak biolentziarik gabe egin behar direla esan du, %29a aldaketak zirt-zart, modu gogorragoan egitearen alde agertu delarik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.

Ortega-k zirt-zart tradizio bedeinkatu hori guztia ezespainola deklaratzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.

-Hortaz, abokatu batena da -erabaki zuen, zirt-zart, Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

"Ez da gurea telebista," zirt-zart Mikaelak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 171. orr.

Hasi zen eta pasabide bat aurkitu ondoan, goroldioz eta huntz-ostoz estali eraikuntzaren aitzinean hain zuzen, zirt-zart uretan sartu zen, zapatak soinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Bi hitzetan zirt-zart kontatu beharrean, ene bizitzaren pasarte batzuk azalduko dizkizut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.

Jexux Mari betirako maiteminduta utziko du, gona altxatu zirt-zart eta akabo.  Berria - Kultura   2004-07-17

Zirt-zart egitearen kalteaz jabetu zen Andreas.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Nire zapatak distirarazten bere zapiarekin, zirt-zart.· Egongo da agian horrelaxe kinkaren batzuetan, beti ez dago historia zirt-zart unean, holako planteamenduak noiznahi justifikatzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

3 zirt-zarteko izlag

Ez zen erabaki traumatikoa izan, baina bai zirt-zartekoa, eta lehengo ikasketa-asmoak alde batera utzita euskal filologian eman nuen izena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 78. orr.

Ez hilarrietako esaldiak, baten batek hitzez hitz interpretatu zuen bezala, esaldi biribilak baizik, zirt-zartekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 120. orr.

4 zirt edo zart adlag erabakitasunez.

Bazekien erabakiak zirt edo zart hartzen; ez zuen azazkalik jaten zalantzan, ez zuen belarri atzean hatz egiten ezbaian, eta ez zen inoiz trabatzen duda-mudan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Zirt edo zart aritzen da jende hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 389. orr.

Zuzendu, neronek zuzentzen dut, baina zailtasunik handienak zirt edo zart kitatzen ditut, hitz bat beste baten gainean idatziz eta horrela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Azkenean zerbait egiten duenean ere, pasiboa da jokabidea: patuak berarengan obratzea onartzen du, berak deliberatuki zirt edo zart ekitea baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

Zirt edo zart urrundu zuen xiriaren zeremonia bitxia, inork kontrolatu ezingo zuen leku bateraino.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 184. orr.

Honako hau bota zigun, zirt edo zart, amak: ez zenukete nahi anaia txiki bat?  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 32. orr.

Joan omen duk hango zaharren etxera mediku gazte bat, zirt edo zart, meriendatzeko baso ardoa kendu, txokolatea eta kafesnea, jarri dik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 116. orr.

Zirt edo zart, zerbait egin behar zen, eta, beste aukerarik ezean, nafarrek su eman zioten basoari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Nire izaerarekin hobeto egokitzen da, zirt edo zart, erdipurdikorik ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.

Ni pozik, atarramentua nahi nuela, zirt edo zart.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

· Beraz, zirt edo zart, zerbait erabaki behar diagu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 99. orr.

Ez dut esan nahi, hautsi eta zirt edo zart erabaki beharra daukagula.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Zer egingo dugu, zirt edo zart?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

5 zirt edo zart egin erabaki.

Une erabakigarria zen hura: orduantxe egin behar zirt edo zart.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Hauxe izan daitekek zirt edo zart egiteko mementua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

Oso mingarria izaten dela zirt edo zart egin behar hori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.

Harritua zirudien, baina zirt edo zart egiteko gertu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Zirt edo zart egiteko unea iritsi zait.  Berria - Kirola   2004-05-01

Zirt edo zart egiteko nengoela, zulo ekonomikotik aterako ninduena ezagutu nuen kafean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.

Zirt edo zart egin beharra neukan, eta atzera eraikuntzan sartzeko aukera aztertzen saiatu nintzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 147. orr.

Zirt edo zart egin beharko dudala egoera guztiz zornatu dadin baino lehen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Zirt edo zart egin behar eta, gorputzaz baino areago gogoaz jabetu zitzaidan bizitasuna alferrik ez galtzera deliberatu nintzen, zetorrena zetorrela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Duela urtebete erabakita egon behar zuen aferak, baina bazkideak ez dira gauza izan zirt edo zart egiteko.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Lehentxeago edo geroxeago alde batera edo bestera egitera behartuta zegoen, zirt edo zart egitera, ez zuen ihesbiderik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

· Aitzitik, zirt edo zart eginaraztera bultzatzen dutenak, nor bere eginkizuna behar bezala betetzen arituko ez balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

· Zer egingo dugu, zirt edo zart?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

6 zirt edo zarteko izlag

Zirt edo zarteko gizon bipila zen Nozdriov, duda-mudaka ibiltzen ez diren horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Negozio ziurra hi eta ni bezalako zirt edo zarteko gizonentzat".  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 123. orr.

Zirt edo zarteko une hartan Fionni aita etorri zitzaion gogora: "adimenak etsaia baino indartsuago bihurtuko zaitu".  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 169. orr.

Bata alferra zen eta ohean etzanik egoten zen noiznahi, eta bestea kementsua eta zirt edo zartekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

7 (bestelakoak)

Hotelerako bidean badakit berau dena zirt ala zart egiteko unea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.

Ez zirt ez zart.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.

Izutu egiten zituen zirt ala zart egiteak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.

Zartailuak airean emandako zirt alaia izan zen erantzuna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Zirt eta zart, lasterka abiatu zen etxerantz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Entzule falta sentitu zuen Jimmyk ilunki: umore-txinpartak zirt eta zart ari ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

Zirt begiratu zion Mihurubikoari, eta zart niri gero.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.

Energia-maila biren arteko jauzte bikoitz bat-bateko batek du, zirt gora eta zart behera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 306. orr.

Zirt, Turman; langileok, zart!!  Berria - Kultura   2004-08-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirt edo zart (123); zirt edo zarteko (11); zirt edo zartekoa (7); zirt eta zart (3); zirt zart (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus