Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarrastatu, zarrasta(tu), zarrastatzen (17 agerraldi, 11 liburutan) 1 da/du ad zarrastada egin, urratu. ik zarratatu.

Hain bortizki jiratu zen besaulkian, ezen zarrastatu egin baitzen bigungarria biltzen zuen ehun artilezkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Izu-laborriak jota itxaroten du, beraz, animaliak bizkar gainera jauzi egin diezaion, sorbaldetatik hasi eta ipurmasailetaraino urra dezan, burua zarrasta diezaion.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.

Zauriturik egonez gero, bere soinekoa zarrastatuko zukeen lotailuak egiteko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Masta luzeak apurtuak, oihalak zarrastatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Fulgor Sedano, lurraren usaina aditu, eta euriak ildoak nola zarrastatzen zituen ikustera irten zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

Bidea gero ta zabalagoa da orain; sobera naski, oihan ederra zarrastatzen duelakotz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 102. orr.

Istorio zaharrek onaren eta txarraren artean zarrastatzen duten bereizketa gardenaren beharrak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 132. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Dilindan zeukan frak-barren zarrastatu bat bereizi eta urrun jaurti zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 525. orr.

Deskargatokiaren malda-bizkar gris zarrastatuan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus