Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarratatu, zarrata(tu), zarratatzen (7 agerraldi, 4 liburutan) da/du ad zarrastatu.
Blusapean gordea zeukan zahagia behetik goraino zarratatu, eta ardo guzia hustu omen zuen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.
Hemen, juxtu hemen, hemen zarratatu zen luzetara ezkooihala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.
Sofa zarratatu ziotean geltokiko buruari. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 29. orr.
Gero arropa erabat zarratatua zuten pertsona batzuk ailegatu ziren. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.