Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Kaka zaharra, orduan!", zapuztu zen Pantxo tximeleta airera botaz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
Donatien bere faboreak beste emakume batzuei eskaintzen hasi zenean, guztiz jeloskortu eta zapuztu zen madame de Montreuil. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.
Zapuzten hasia, alde egitekotan nengoen, umiliagarria iruditzen baitzitzaidan hura guztia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 299. orr.
Egunero ekintza on bat egiten saiatzen zen, bestela etxera kopetilun eta bere buruarekin zapuztua itzultzen baitzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.
Zapuzturik, Del Vallek amaitutzat eman zuen miaketa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.
Zapuzturik, eskegi egin nuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 28. orr.
"Nork jo behar du orduan elizako harmonioa?" "Eta niri zer esaten didazu!", zapuztu nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.
Beti jendea zapuzten. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 52. orr.
Garbi ikusten zuen, solasak zeraman bidetik, noiznahi zaputz zezakeela Sararen ama, egia esatekotan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.
Ontziburuaren portaerak zapuzturik utzi ninduen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 82. orr.
Zapuztua nengoen ardoarengatik (besterik merezi zuen nire 50. urtemugak, nik hala uste behintzat, egia esan!), baina, gainerakoan, oso pozik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Senarrak ez dezala zapuztu emaztea. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,11
Aldi batez mundura neskatxak bakarrik ekartzen zituen etxekoandrea gaizki hartua, zapuztua edo hila izaten zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 75. orr.
Egiptotik atera nituenetik zapuztu egin naute, jainko arrotzak gurtzeko. Elizen arteko biblia 1 Sm 8,8
Bere adiskide guztiek zapuztu egin dute eta etsai bihurtu zaizkio. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 915. orr.
Alferrik apaintzen zara, maitaleek zapuztu egin zaituzte. Elizen arteko biblia Jr 4,30
Erabakitako garaia heldu zenean, bere barne-bultzada santuari jarraitu zion, eta horren eraginez, mundu honetako gauzak zapuztuz, ondasun onenetara bideratu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.
Gaitzeste hori, beraz, hitz hutsez edo performatiboki gaitzestea da, eta ez -euskarazko gaitzetsiren hotsak berekin garamatzalarik- ardiak bere umeak edo txoriak habia gaitzesten, arbuiatzen, uzten eta zapuzten dituztenean egiten dutena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.
Katuak umeak egin eta hazten direnean zapuztu egingo ditu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.
Lau urte lehenago Jojo zapuztua izan zen North Shorean, gauerditan, etxe baten atarian. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 132. orr.
Guntur-en zapuztutako zakur jaio berri bati haurrak harrika ari zitzaizkion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 166. orr.
Kukuak hantxe paratuko dizu bere arrautza, batzuetan bertakoak zapuztu gabe, baina maizenean arrautzak jan, habia zapuztu, bere arraultza ipini eta ospa! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.
Bagenekien zer kontatu nahi zigun -bere zahartzaroko istorio faboritoa zen, eta hamaika aldiz entzuna geneukan- baina ez genion kontaera zapuztu nahi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.
Izan lanorduetan izan arima pausatzen zitzaion atsedenaldietan, tematu egiten zen ingurukoekiko harremanak zapuzten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Telebistaren pantailak isuritako argia eta erradiazioak melatonina hormona sortzeko prozesua zapuzten du. Berria - Gaiak 2006-02-08
Gertaera dramatiko horiek ez zituzten uste onak zapuzten: gure mundua ederra zen; gure bizimodua normala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 72. orr.
Askatasuna zapuzteko, nolanahi ere, ez da tiranoaren beharrik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.
Eskerrak pagoen hostoen itzalek ilargiaren argitasuna zapuzten zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Zeruan lainoak zeuden, zuritasun erabat garbikoak eta oso trinkoak, eguzkia zapuzteko gauza zirenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.
Neurea bakarrik den sentipenak itsutzen nau eta hegaztiek beren habiak bezala zaindu ohi dut inork zaputz ez diezadan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 191. orr.
Ez nuen gero zinera joateko aukera zapuztu nahi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 37. orr.
Espaziontziak areago egin zuen beheraka, baina oraingoan erorketa librean, bere pilotuaren heriotzak hegan jarraitzeko gogoa zapuztu izan balio bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Poz laster zapuztua, ostera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 191. orr.
Oion aldean, atzo euriak mahats-bilketa zapuztu zuela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.
Zapuztu zen giroa: umore onak betirako alde egina zirudien. -Ba al dakin mojak zaplaztekoa eman zidanean zapuztu zitzaidala moja izateko gogoa [...]? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 166. orr.
Kikarako kafeari begira gelditu zen, edateko gogoa zapuztu egin izan balitzaio bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.
Begiak ilundu zitzaizkion; amets eder bat zapuztu zitzaiola ematen zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.
Deabruzko gaua igaro zuen eta, biharamunean, aldarte zapuztuarekin jaiki zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Instituzio horretan zoritxarrak jotako jende gazte asko sartzen zen: haur zapuztuak, elbarrituak, buruz beteak ez diren pertsonak... Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 141. orr.
Nora ez ote garamatza desira zapuztu batek? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.
Ez dizute deituko gehiago "Hiri zapuztu", ez eta zure lurraldeari ere "Lur hondatu". Elizen arteko biblia Is 62,4
Mendekua hartzen duen maitemindu zapuztuarena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.
Gaizki erabilitako zakurrek edo zakur zapuztuek betiko izango dituzte ondorio latzak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.
Zakur zapuztua zakur basa bihurtu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.
Txitatxoa jaiotzear denean, hildako arrautza zapuztuak maiz ikusi ditugu txorien habietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
asmoak zapuztea (4); zapuztea egotzi (3); zapuztea lortu (4)
prozesua zapuzteko (4); zapuzteko asmoa (7); zapuzteko asmoz (3); zapuzteko gauza (3)
aukera guztiak zapuzten (3); irrika zapuzten (3); itxaropenak zapuzten (5); nahia zapuzten (5); zapuzten saiatu (5)
ametsa zapuztu (3); asmoa zapuztu (3); asmoak zapuztu (4); aukera zapuztu (6); aukera zapuztu nahi (3); berehala zapuztu (6); berehala zapuztu zuten (3); betiko zapuztu (4)
erabat zapuztu (5); ez dezala zapuztu (3); ez zapuztu (5); ezin da zapuztu (3); giroa zapuztu (4); gogoa zapuztu (3); guztia zapuztu (3); guztiak zapuztu (8)
ilusioa zapuztu (6); itxaropena zapuztu (8); itxaropenak zapuztu (8); itxaropenak zapuztu zituen (4); mobilizazioak zapuztu (4); nahia zapuztu (3); oro zapuztu (4)
zapuztu barik (3); zapuztu bat (4); zapuztu dira (3); zapuztu ditu (11); zapuztu ez dadin (5); zapuztu gabe (3); zapuztu izana (7); zapuztu nahi (22); zapuztu nahi izan (6); zapuztu zen (14); zapuztu zitzaion (3); zapuztu zuen (34); zapuztu zuten (14