Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapore 1 iz dastamenaz sumatzen diren gauzen nolakotasuna, janari eta edariena bereziki. ik dasta; ahogozo.

Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa. Usaimena, hala kitzikatua, dastamenaren osagarri gertatzen zaigu jakiei zaporea hartzerakoan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Ez zaizu alkoholaren zaporea gustatzen. Une horren zaporea dastatzeko prestatzen da listua haren ahoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Zaporea aldatu zaio zertxobait baina izaera ez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

Honen agindura suak bere beroa moteltzen du, urak zaporea aldatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 771. orr.

Abere haien okelak ez du zaporerik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.

Lurraren zaporea zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Ez du galdu bere zaporea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 59. orr.

Eta gatzaren zaporea ezpainetan hasiko zara Edwini ikasitako doinua kantatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.

Laztanak, usainak eta zaporeak: koktel bikaina sexu festa baterako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

Zapore berria eta osasun berritua, bai edaria bai edalea goi-indarrez berritu zituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.

Hedonismo aldetik, plazera zerk ematen digun: usainak, zaporeak, ukituak, aurkezpenak, mahaikide dugun adiskideak, paisaiak, argiteriak, toki horren iraganeko oroitzapenak, altzariek, giroak, baxerak...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

Populazio globalak onartzeko moduko usain eta zaporeak dituzten elikagaiak ekoitziko dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Ez zuten zaporerik batere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Marrubi, masusta eta erregalizen zaporekoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.

Oinarrizko zaporekoak direnez, erraz kontsumitzen dira ia-ia edozein kulturatan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

Bibragailu eta zaporezko preserbatiboen artean bildu nuen neure lehenbiziko literatur saria.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 38. orr.

Baina bat-batean bere zaporearen nostalgia sentitu dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 156. orr.

Zaporearen gazi-garratza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Hasi oinetako behatzetan eta buka buruko ileetan, dena dardara eta zapore nintzen, ni neu osorik gozamen, eztitasun, estasi..., ez dakit.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iturri horretako ura oso garbia eta zapore onekoa da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Usain eta zapore txarreko iturriak izaten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.

Gatza ateratzen den lurretatik pasatzen delako, oso zapore gazikoa da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.

Zapore hotz bat, gozoa, mertxikena bezalakoa, ahosabaiari itsatsia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Eztarrian itsatsiriko ginebraren zapore metalikoa, bederen, eztitua zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Barruan hartzen zuen guztia bere zapore higuingarriz kutsatzen zuela ikusten zuelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.

Zapore tradizionala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.

Tradiziozko zaporeak ezagutu ez dituen jendeak eskaturik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 95. orr.

Kontsumitzaile zorrotzak "jatorrizko" zaporearen bila, "sustrai bila" segituko du gaur bezala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurraren propietateek eransten dituzte, noski, zapore-desberdintasun hauek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Odolaren gatz-zaporea ebakitako ezpainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

Mingaineko odol-zapore hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 104. orr.

Orain berton baditugu urdaiazpiko edota gazta zaporeko patata frijituak, antxoa gustuko olibak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.

Zerbeza eta vodka zaporeko goma.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Makilajearen lur-zaporea geratu zitzaidan ezpain-puntan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Ez zidala ezein urek halako onik egin, gerora ahoan kimika zapore berezi, garratz eta higuingarria gelditu arren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Ezti zaporeko begietan gozatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 250. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Etxean hutsa hartzen zuen baina kanpoan gurago zuen esneaz nahastuta, kafe-zapore falta estaltze aldera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 51. orr.

7 irud/hed

Tradizioaren zaporea duten testuak eratzen ditu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Hasierako argazkiek zapore gazia utzi ziguten.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Ez zuen hala amaitu nahi, zapore gazi-gozoa utzi zion hark guztiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 280. orr.

Aitorri egindako bisitak, betiko legez, zapore arraroa utzi dio aho-sabaian itsatsirik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

Aukera emango ziola, dudarik gabe, garaipenaren eta justiziaren zaporea dastatzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Mendekuaren zapore gozoa dastatu nuen, Isabel Sanjoseren muturra imajinatuz, biharamunean bere burua izterbegiak gezurtaturik ikustean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

-Herri batzuek zoritxar-zaporea diten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.

Georgek uste du behin iratxo-zaporeko bat ere atera zitzaiola.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus