Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Romanek pentsatu zuen zaplada bat ematea zerri hari. Berria - Kultura 2004-03-14
Pentsatzen ahal duzu zer gertatu zen orduan: zaplada bat, belarrondoko bat, bultzada bat, liburua mahai gainean eta Peter ganbaran berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.
Batzuetan pozik emango nioke zaplada bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 62. orr.
Sarjentu nazi hura zaplada eder bat ematera etortzen zitzaidanean sekulako atxurrarekin [...] ezin alaiago jartzen zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.
Bizpahiru hitz, zaplada bat edo beste, ahoak eman ahala mespretxu. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 34. orr.
Pirata amorratuek zaplada bana eman zieten ahoan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 180. orr.
Halako batean, Joek zaplada bat jo zion Skinnyri bizkarrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.
-Xurgatu, zerriori! -egin nion, bizkarrean zaplada bat emanez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.
Zapladak jotzen zizkidan bizkarrean ikusten ninduen bakoitzean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.
Ipurdian zaplada bat eman zion Jonek, oholtzara igo baino lehen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.
Honek, amarekin onezkoak eginda, txorrota bat irekitzen zuen, arrainei zapladak ematen zizkien, ez zuen deus entzun, nonbait. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 403. orr.
Baldwin kale-kantoian gelditu zen eta zaplada bat jo zuen bere maletan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.
Robertok zaplada galanta eman zion punching ball-ari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.
Nire handiusteari eta urguiluari zaplada bat emango hioan, baina hori ez zuan izango nire adiskide hintzelako egin huena bezain larria. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.
Kalera irten zirenean lehengo bero-zaplada berak jo zuen, ustekabean, Andres. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.
Argiro adi zitekeen uraren zaplada eta tanta erorien zalaparta. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 202. orr.
Zaplada batean jaiki eta kasik salto egin nion gainera autotik, birikak haizez betetzen nituela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Peppone ez balitz astakumeetan azkena, ez zuen jarriko zaplada-jotze hau egitarauan. · Esku zaplada batekin lasaitu egiten dira. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 157. orr.
Ipurdi gainean esku zaplada pare bat eman ondoren, honela esan zion: [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.
zaplada bat (16); zaplada bat eman (6); zaplada batean (3); zaplada batzuk (6); zaplada batzuk eman (4)
zapladak jotzen (3)