Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaplazteko bat ematea gaizki ikusia zegoen, baina zartailu batez ipurdia astintzea zigor noblea zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Bi zaplazteko eman zizkidan, eskua zabalik. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Bikoteak aitortu zuten eztabaida izan zutela eta gizonezkoak emakumeari aurpegian bi zaplazteko eman zizkiola. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak ostiral arratsaldean, neskalagunari bi zaplazteko eman zizkiolako. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
Sutan zinen barrutik, zaplazteko bat joko zenidakeen gustura asko, sorbalda bietatik oratu eta trapuzko panpina bat bezala aurrera eta atzera astindu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.
Eraso fisiko, tratu txar, zaplazteko, jipoi eta labankadez gain, ezin ditugu albo batera utzi beste mota bateko tratu txarrak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 282. orr.
Molly kexu agertu zitzaion behin, eta zaplazteko bat eman eta etxera bidali zuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 32. orr.
Zaplaztekoa sentitu duzu masailean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.
Zaplaztekoak ematen dizkio ipurdian. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.
Lubis hura esnatzen ahalegindu zen masailetan zaplazteko arinak emanez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.
Irainak oihukatzen zizkioten elkarri, bultzaka aritzen ziren, eta zaplazteko latzen bat ere itzuri zitzaien inoiz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Esan dut, alde horretatik, nola, lehenengoan, zaplazteko izugarria eman zidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 105. orr.
-Bada, tooori! -eta sekulako zaplaztekoa eman zion Sarari masailean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 35. orr.
Zaplazteko ozen bat jo nion masailean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 27. orr.
Del Vallek zaplaztekoren bat banatzeko beharra ere izan zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 195. orr.
Pradhanak zaplazteko ikaragarria erantsi, eta lurrera bota zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 243. orr.
Zaplaztekorik ez, esan zuen, ukabilkoa, kokotsa ubel-ubela utzi ziona. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.
Matildek "Malco!" esan zuen, oihuka ia, eta zaplaztekoa jo zion lepoan sukaldeko zapiaz -zaplaztekoak lepoan jo ahal badira, edo sukaldeko zapiaz jo ahal badira-. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 29. orr.
Beraz, Verreyk 1888an argitara emandako aurkikuntzak zaplazteko bat ziren onartutako doktrinarentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Bi zaplazteko eman zizkidan, eskua zabalik. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Jordi Mirallesek esan zuen Menak «demokraziari zaplaztakoa» eman ziola. Berria - Mundua 2006-01-08
Alemanian, oposizio kontserbadoreak ziurtatu zuen auzitegiak «zaplaztekoa» eman ziola Hans Eichel Finantza ministroari. Berria - Ekonomia 2004-07-14
bi zaplazteko eman (7); zaplazteko bat (17); zaplazteko bat eman (7); zaplazteko bat ematen (3); zaplazteko eman (7); zaplazteko eman zizkion (3)
zaplaztekoa eman (10); zaplaztekoa eman zion (3); zaplaztekoa emango (3); zaplaztekoa jo zion (3)
zaplaztekoak eman (4); zaplaztekoak ematen (4)
zaplasteko eman (3)
zaplateko bat (4)