Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hok beren beztimenta berezietan dira, beren larruzko uhal zabalekin, bota eta zapel denak larruzkoak Argentinan baita zernahi larruzko gauza. Herria 2005-09-08
Atsoak kapelu edo zapel bat badu, elorriz apaindurik, eta soinean zaia zahar bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
Luma urdin batek apaintzen zuen nire zapela eta zurezko gurutze batek nire paparra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.
Zapela kendu du, burusoila da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.
Berbera dago bere zapel zaharrarekin eta haren idazkaria betiko neska ederra. Herria 2001-02-08
Zapela zikin bat zeraman gizonak, atzeraka erorian, belarriak nabarmentzen zizkiola. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.
Gazteenak zapelari atzera eta aurrera eragiteko ohitura dauka, berba egiten hasteko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 125. orr.
Ttottek aldiz bizpahiru hilabeteko bizar nahasia zeukan, zapel zabala buruan eta zilarrezko gurutze saindu erraldoia papoan dil-dil. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.