Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurbira osoko eguzkiek erretako kapelu higatu bat zeraman aurre-aurrera botea aurpegi zimurraren gainean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.
Barre artean, kapelu lumadunak eta esku larru lodi loredunak kendu zituzten eta mahai gainean utzi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.
Ukalondo bat piano gainean bermatuta, masailak puzten zizkion irribarre maltzurra ahoan eta, beste askotan bezala, kapelu kopaduna buruan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.
Azpantar zuriak, larruzko mantala eta kapelu luze iledunak. Askoren artean «Rataplan» - 30. orr.
Virgiliok alkandora zuria, gorbata gorria eta kapelu beltz hegal motzekoa zeramatzan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.
Jantziak zarpail, bizkarra makur, lumarik ez haren kapelu hega-zabal ilupatuan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.
Kapelu zuriagatik ezagutu genuen komandantea zela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.
Ia egun osoa ematen zuen aitzur lanean lastozko kapelu handi bat jantzita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 365. orr.
Las Vegasen nengoen, hegal zabaleko kapelu eta habano ke artean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 11. orr.
Medikuak ordea kapelua jantzi eta erantzun zien: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.
Pope batek kapelua erantzi zuen haren aldamenetik igarotzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.
Jaunak, kapelua erantzi, eta lepo inguruan bildurik zeraman artilezko zapi ñabarra askatu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Kapelua kendu zuen, bitartean ingurura begiratuz, eta sofan jarri zen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 16. orr.
Kapeluari airean eraginez agurtu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.
Kapeluak eta txanoak saltzen zituen denda bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Burua biluzik eta kapelua eskuan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.
Eskua kapelura marinelen diosala, kapeluan izarrik ez. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 20. orr.
Kapelu-zulotik bandera hiru koloreko bat ateraz gero. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.
Kopa kapelu eroria eta hegal estukoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.
Bere onddo-kapeluari eskuineko eskuaz helduz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 202. orr.
Plater-kapelua zeraman beltz ikusgarri batek.Bere Panama kapelu fina. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.
Baseball kapelu horrekin. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.
Emakumeen orrazkera moreak, lasto-kapelua erantzita daramaten gizonezko burusoilen artean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.
Andere-kapelu apain harrosko deigarri horietakoak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 313. orr.
Pintatzaile-kapeluaren azpitik begira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.
musika estilo desberdinak entzunen dira, Jazzaren kapelua biziki zabala baita. Herria 2004-07-15
Gezurra ematen du, baina agidanez kapeluzuriak sinetsi egin zuen gure kapitainaren esana. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.
hegal zabaleko kapelu (3); kapelu beltz (3); kapelu lumaduna (4); lastozko kapelu (5); lastozko kapelu bat (3)
kapelua buruan (11); kapelua erantzi (6); kapelua eranzten (3); kapelua eskuan (11); kapelua hartu (4); kapelua jantzi (3); kapelua kendu (4); kapelua zeraman (3); lastozko kapelua (3)