Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kasik gelditu gabe, botoinak zapatzen zituen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 55. orr.
Ordinagailu txiki baten pantailaren gainean zapatu behar ziren eskatu informazioak! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 69. orr.
Zapaturen ez dukan xendra. Herria 2004-06-10
Beste seinale bat egin zien arma baten kanoia bere urdailaren zapatzen sentitu zuelarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.
Egun osoan gorputzak irentsi duen beroan murgildua naiz, Navarrete bera, sapak zapaturik, doi-doia higitzen hasia denean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.
Gaitzeko indarra behar zen zimitzaren barnean, ore mokor gotor haien kokatzeko, zapatzeko, tapalakaldi bakoitzean are gazur gehiago isurtzen zela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 39. orr.
Mokanes arrosa-xuri batekin zapatzen zituen sudur-ezpainak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.
Azpitik atxikitzea ez askiz, handiek ttipiak zapatuko dituztela eta lehertzerainokoan hertsatuko, gu beldur. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.
Libertatearen segurtatzea, azkartzea, garatzea, lanjerrean delarik zaintzea, galdua edo zapatua delarik, ber-eskuratzea, mihiz, eskuz edo berdin odolez, borrokatzeko ditugun armekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 105. orr.
Egun baketsuak barneko borrokak zapatu dizkit. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 217. orr.
Bakea finkatuko dela zapatzaileak zapatuarekin hartu emanetan sartuz, eta ere Jerusalemen gaindi haxean jar litaizkela gauzeri behatuz, palestindarrek zer nahi duten. Herria 2002-10-10